Lanbide-arloak

Elikagaien industriak - INA

Heziketa-zikloak > Oinarrizko maila

ELIKAGAIEN INDUSTRIETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

     a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
     b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
     c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.

Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.

2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
     b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
     c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.

3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) 16 urte baino gehiago izatea.
     b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.

 

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Elikagaiak elaboratzeko lehengaiak eta produktu osagarriak hartzeko eta prestatzeko oinarrizko zereginak egitea, kalteak saihestuta eta prozesuaren erritmoa kontrolatuta.
• Elikagaiak ontziratzeko, egokitzeko eta enbalatzeko lanetan parte hartzea, makineriaren eta tresneriaren aginteekin lan eginda eta ezarritako arauei jarraituta.
• Elikagaiak elaboratzeko, kontserbatzeko eta akabera emateko eragiketetan esku hartzea, ohiko eragiketa automatikoak eta erdi-automatikoak eginda eta higiene- eta osasun-araudia aplikatuta.
• Elikagaien industriako eta kimika-laborategietako lan-eremuetan, tresnerian eta instalazioetan garbiketa- eta higiene-eragiketak egitea, beharretarako prozedura orokorrak eta berariazkoak aplikatuta.
• Hondakinak biltzeko, ezabatzeko eta tratatzeko eragiketak egitea, horien jatorria eta sortu diren produkzio-linea identifikatuta.
• Makinak, tresneria eta instalazioak mantentzea, horiek erabiltzeko eta kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak beteta.
• Ohiko nahasketak eta disoluzioak prestatzea, eta, horretarako, masa eta bolumenak neurtzea eta beharrezko kalkulu sinpleak egitea, kalitateari, arriskuen prebentzioari eta ingurumen-segurtasunari buruzko arauak beteta.
• Tresneria eta instalazio osagarrien lehen mailako mantentze-lanak egitea, lan egiteko baldintza egokietan daudela egiaztatuta.
• Langunea garbi eta txukun mantentzea, eta laborategiko jardunbide onei buruzko arauak eta laneko osasun-eskakizunak betetzea.
• Biltegian salgaiak hartzea eta sarrerak erregistratzea, betiere manipulazioko eta kontserbazioko baldintzen eta ezaugarrien arabera etiketatuta eta kodetuta.
• Ingurune fisikoarekin, sozialarekin, pertsonalarekin eta produktiboarekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, arrazoitze zientifikoak, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea.
• Garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten ohiko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jardutea, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak aztertuta.
• Ingurumena kontserbatzera zuzentzen diren jardunak baloratzea eta ingurumenaren orekan eragina izan dezaketen ohiko jardueren ondorioak bereiztea.
• Autoikaskuntzara zuzentzen den informazioa lortzea eta komunikatzea, baita ingurune pertsonaleko, sozialeko eta profesionaleko zenbait testuingurutan hura erabiltzera zuzentzen dena, betiere eskura dauden baliabideen bitartez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien berezko baliabideen bitartez.
• Kultura-aniztasunaren, ondare historiko eta artistikoaren eta adierazpen kultural eta artistikoen aurrean errespetuz eta sentsibilitatez jardutea, horien erabilera eta gozamena aberastasun pertsonaleko eta sozialeko iturri gisa baloratuta.
• Hainbat gizarte- edo lanbide-testuingurutan argi, doitasunez eta jarioz komunikatzea, eskura dituen bitarteko, kanal eta euskarrien bidez, eta, horretarako, gaztelaniaren  eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko berezko hizkuntza-baliabideak erabiltzea eta egokitzea.
• Laneko ohiko egoeretan zein ohiko egoera pertsonaletan eta sozialetan, atzerriko hizkuntzako oinarrizko hizkuntza-baliabideak erabilita komunikatzea.
• Eskura duen informazio historikoa eta geografikoa abiapuntu izanik, gizarte garaikidearen gertakari eta fenomeno bereizgarriei buruzko azalpen errazak ematea.
• Lan-jardueran aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, haren eskura dauden prestakuntza-eskaintzak erabiltzea eta baliabideak aurkitzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez.
• Bere autonomia- eta erantzukizun-mailaren berezko zereginak betetzea, esleitzen zaion lanean kalitate- eta eragimen-irizpideak erabilita, bakarka edo talde bateko kide gisa.
• Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan-esparruan esku hartzen duten gainerako pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuta eta egindako lanaren kalitatean lagunduta.
• Lan-jarduerak egitean, laneko arriskuen prebentziorako neurriak eta segurtasun-neurriak bere gain hartzea eta betetzea, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihestuz.
• Lanbide-jardueran eragina duten kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsaleko arauak eta guztientzako diseinurako arauak betetzea.
• Izpiritu ekintzailearekin, ekimen pertsonalarekin eta erantzukizunarekin jardutea bere lanbide-jarduerako prozedurak hautatzean.
• Bere eskubideak baliatzea eta lanbide-jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea -indarrean dagoen legeriaren arabera-, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea.

Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Elikagaien eta edarien industriako peoia.
• Lehengaien prestatzailea.
• Elikagaiak elaboratzeko eta ontziratzeko makinetako langilea.
• Biltegiko morroia. Eskorgaria.
• Elikadura-plantako laguntzailea.
• Elikagaien industrian mantentze-lanetako laguntzailea.
• Produkzio-lineako laguntzailea.
• Biltegiko laguntzailea.
• Laborategiko materiala, aparatuak eta instalazioak garbitzeko eta desinfektatzeko laguntzailea.
• Hondakin-plantetako laguntzailea.
• Ura tratatzeko plantetako laguntzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Fabrikazio mekanikoa; Ostalaritza eta turismoa; Irudi pertsonala; Elikagaien industriak; Kimika; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Beira eta zeramika).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek elikagaien industriako tamaina txiki, ertain eta handiko enpresetan egiten du lan, elikagaien transformatuen zuzeneko fabrikaziora zuzentzen direnetan zein sektore horretarako zerbitzu eta produktu osagarrietara zuzentzen direnetan. Oro har, besteren kontura egiten du lan; harrerako, prestaketako, elaborazioko eta kontserbazioko sailetan laguntzako zeregin normalizatuak egiten ditu, eta autonomiaz egiten du lan gailuekin, tresneriarekin eta instalazioekin, eta laborategiko sailetan ohikoak diren zeregin errazak egiten ditu. Bestalde, instalazioak eta tresneria zaintzeko eta mantentzeko lanak egiten ditu, baita barne-garraioarekin eta biltegiratzearekin lotzen diren zereginak ere. Batzuetan, bere kontura egin dezake lan abeltzaintzaren ondoriozko elikagaien fabrikazioarekin lotzen den artisautzaren esparruan. Goragoko teknikarien jarraibideei jarraituta eta ezarritako prozeduren arabera egiten du lan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Elikagaien industriako eragiketa osagarriak. (132 o.)
• Elikagaiak prestatzea. (198 o.)
• Instalazioen eta ekipoen garbiketa eta mantentze-lanak. (165 o.)
• Laborategiko oinarrizko eragiketak. (168 o.)
• Biltegiko lan osagarriak. (132 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

• Enplegurako ibilbide pertsonala
• Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua
• Komunikazioa eta gizarte zientziak I
• Komunikazioa eta gizarte zientziak II
• Zientzia aplikatuak I
• Zientzia aplikatuak II

Harategi-urdaitegia aukera:
• Haragia salmentarako prestatzea. (96 o.)
• Haragi-prestakinak. (96 o.)

Elikagai-merkataritza aukera:
• Produktu freskoak salmentarako manipulatzea. (120 o.)
• Saltokiko eta gune osagarrietako eragiketak. (72 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika