Lanbide-arloak
Elikagaien industriak - INA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Produkzio-prozesuak planifikatzea, eta elaboratu beharreko
produktuaren arabera esleitzea tresneria eta instalazioak.
• Elikagaien produkzioa eta produkzioko sistema
automatikoak programatzea eta antolatzea, ezarritako kalitateko,
segurtasuneko eta ingurumen-babeseko eskakizunak aintzat hartuz.
• Elikagaiak elaboratzeko eragiketak gidatzea eta
sortzen diren gorabeherak ebaztea.
• Ontziratzeko, enbalatzeko eta etiketatzeko eragiketak
gainbegiratzea, kalitate eta segurtasun-baldintzetan.
• Elikadura-enpresako logistika planifikatzea, eta
lehengaiak, gai osagarriak eta produktuak hornitzeko,
biltegiratzeko eta bidaltzeko eragiketak antolatzea.
• Tresneriaren eta instalazioen mantentze-egoera eta
operatibotasuna programatzea eta ikuskatzea, eta higiene, kalitate,
eraginkortasun eta segurtasuneko baldintzetan funtzionatzen dutela
bermatzea.
• Kalitatea kontrolatzea eta bermatzea, saiakuntza
fisikoen, kimikoen, mikrobiologikoen eta sentsorialen bitartez.
• Elikadura-enpresa txikiko produktuak merkaturatzea
eta sustatzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Elikagaien industriako enpresa txikietan, ertainetan
edo handietan, lan-talde baten barruan. Produkzioaren kudeaketako,
antolamenduko eta kontroleko zereginak egiten ditu, betiere
elikagaien alorreko logistikaren, ikerketaren, garapenaren,
kalitatearen eta segurtasunaren arloetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Lerroko, fabrikazio-plantako, sekzioko edo biltegiko
burua.
• Txandako burua.
• Tresneriaren, prozesuen eta produktuen ikuskatzailea.
• Produkzio-arduraduna.
• Beste produktu batzuk elaboratzeko eta prozesuak
garatzeko arduraduna.
• Elikagaien analisietako teknikaria.
• Zentzumen-analisietako teknikaria.
• Kalitate-kontroleko laborategiko teknikaria.
• Kalitateko ikuskatzailea.
• Elikagaien segurtasunaren kudeaketako arduraduna.
• Hornikuntzetako arduraduna.
• Ontziratze- eta enbalatze-lerroko arduraduna.
• Ingurumen-kontroleko eta lan-segurtasuneko
arduraduna.
• Merkataritza-teknikaria.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Elikadura-teknologia. (198 o.)
• Elikadura-bioteknologia. (100 o.)
• Elikagaien analisia. (132 o.)
• Elikagaiak prestatzeko eta kontserbatzeko
tratamenduak. (198 o.)
• Elikagaien produkzioaren antolamendua. (66 o.)
• Elikagaien industriako merkaturatzea eta logistika.
(100 o.)
• Elikagaien industriako kalitatearen eta ingurumenaren
kudeaketa. (100 o.)
• Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa.
(132 o.)
• Elikagaien kontrol mikrobiologikoa eta sentsoriala.
(66 o.)
• Nutrizioa eta elikadura-segurtasuna. (99 o.)
• Elikagaien industriako prozesu integratuak. (120 o.)
• Elikadura-berrikuntza. (80 o.)
• Elikagaien industriako prozesuetako eta kalitateko
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak