Lanbide-arloak
Elikagaien industriak - INA
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Elikagaiak elaboratzea eta ontziratzea, produkzio eta
kalitateko planen arabera, eta, horretarako, tresneriaren lehen
mailako mantentzea egitea eta elikagaien higienearen eta
segurtasunaren arloan, ingurumen-babesaren arloan eta laneko
arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria
aplikatzea.
• Lehengaiak eta gai osagarriak hornitzea eta
biltegiratzea, produktuaren ezaugarriak kontuan izanik.
• Produkzio-sistemak eta -tresneria
produkzio-prozesuaren eskakizunen arabera erregulatzea.
• Elikagaiak elaboratzean, prozedura-eskuliburuaren
arabera kontrolatzea eragiketak.
• Produktu bakoitzaren eskakizunen arabera aplikatzea
kontserbazio-tratamenduak.
• Elaboratutako produktuak ontziratzea, etiketatzea eta
biltzea, eta, hala, produktuak banatzean eta merkaturatzean horien
integritatea ziurtatzea.
• Produktu burutuak biltegiratzea eta, horretarako,
izakinen kontrola egitea eta bidalketa egiaztatzea.
• Tresneria eta instalazioak prestatzea eta mantentzea,
eta funtzionamendua eta higienea kalitate, segurtasun eta
eraginkortasuneko baldintzetan bermatzea.
• Erregistroak eta gertakarien parteak osatzea,
kalitate-prozedurak erabiliz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek honako eremu funtzional hauetako
enpresa txiki, ertain edo handietan egiten du lan: lehengaiak eta
materialak hartzearen arlokoetan, produkzio-tresneria prestatzearen
eta maneiatzearen arlokoetan, elaborazio-eragiketak kontrolatzearen
arlokoetan, elaborazio, ontziratze eta enbalajeko eragiketak
kontrolatzearen arlokoetan, eta produktu burutuen
kalitate-kontrolean, biltegiratze-lanetan eta bidalketan laguntzen
duten arlokoetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanbide eta lanpostu adierazgarrienak dira:
• Elikagaien elaboratzailea.
• Elikagaiak tratatzeko eta elaboratzeko makina eta
tresnerien operadorea.
• Ontziratzeko eta enbalatzeko lerroen operadorea eta
kontrolatzailea.
• Harreragilea eta biltegizaina.
• Produkzio-lerroetako lehengaien eta materialen
biltzailea.
• Dosifikatzailea.
• Lerroko ikuskatzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Elikagaien industriako lehengaiak. (132 o.)
• Lehengaiak egokitzeko eragiketak. (198 o.)
• Transformazio- eta kontserbazio-tratamenduak. (297
o.)
• Elikagaiak prozesatzea. (273 o.)
• Mantentze elektromekanikoaren printzipioak. (126 o.)
• Elikagaien industriako prozesu teknologikoak. (198
o.)
• Elikagaien salmenta eta merkaturatzea. (63 o.)
• Elikagaien industrietako biltegiko lanak eta
kontrola. (66 o.)
• Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea.
(66 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak