Lanbide-arloak

Elikagaien industriak - INA

Espezializazioak > Espezializazio Programak

BERRIKUNTZA APLIKATUAREN KUDEAKETA

Programarekin lotutako tituluak:

• Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

600 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Erakunde-dinamikak aztertu, diseinatu, ezarri, ebaluatu eta eboluzionatzea (errutinak, prozesuak, metodologiak eta tresnak), enpresako interes-talde guztiekin lankidetzan (barnekoak eta kanpokoak), xede hauekin:
• Behatzea, ingurunea zaintzea eta erakundearen etorkizunerako informazio garrantzitsua biltzea.
• Erakundearen berrikuntza-gaitasunaren diagnostikoa eta eraldaketa-kulturaren garapena.
• Esanahiak (informazioa testuinguruan interpretatzeko modua) eta erantzun berritzaileak (ekimenak / proiektuak) sortzea.
• Ideiak sortzeko erantzukizuna eta sinergiak sortzea giza baliabideen, kudeatzailetzaren, arloen eta sailen artean.
• Ekimen/proiektuak azkar kudeatzea, balioa sortzen (produktu berriak, zerbitzu berriak, negozio-eredu berriak, etab.).
• Erakunde baten berrikuntza- eta eraldaketa-gaitasunaren etengabeko ebaluazioa.
• Berrikuntzaren kudeaketaren eragina neurtzea (berrikuntzaren aginte-taula).
Azken finean, erakunde baten ekimenak bideratzea aurrera egitera eta garapen jasangarrira bideratuta, berrikuntza ireki eta disruptiboaren bidez.

Profesional hau gai izango da:
• Inguruneko joera eta aldaketen etengabeko behaketa bermatzea, informazioa zaindu eta bilatzea eta etengabe harremanetan egotea eragile garrantzitsuenekin, bai nazio-mailan eta bai nazioartean.
• Erakundeko arloekin koordinatuta eta lankidetzan berrikuntza-ekimenak diseinatzea, informazio garrantzitsuari erantzuteko, maila estrategikoan eta operatiboan, eta lehentasunak finkatzea.
• Erakundearen zuzendaritzak zehaztutako aldaketa-ekimenak abiarazteko prozesua planifikatzea eta ingurunera ahalik eta ondoen egokitzen direla bermatzea.
• Berritzaile eta barne-ekintzaile potentzialen talentua hauteman eta bultzatzen laguntzea, ekimen eta proiektu-taldeetako liderren aldaketaren kudeaketa sustatzea eta prozesu osoan zehar tresnak eta laguntza ematea.
• Berrikuntza-proiektuak prestatu eta kudeatzea, horien eragina ebaluatzea, egikaritze-prozesua monitorizatzea eta jarraipen-txostenak aurkeztea.
• Berrikuntzarako kultura-plan bat diseinatu, garatu eta ebaluatzea, erakundearen berrikuntza- eta aldaketa-gaitasuna bermatzeko (beharrezko aldaketetara egokitzeko eraldaketa-gaitasuna eta produktu eta/edo zerbitzuen zorroa berriro asmatzea).
• Konektore-lanak egitea gizarte- eta enpresa-ingurunean, eta horien arteko sinergiak azkartuko dituen sistema malgu bat indartzea.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Berrikuntza-koordinatzailea.
• Barne-ekintzailetzako eta proiektu berritzaileen garapeneko koordinatzailea.
• Berrikuntza-arloko zuzendaria.
• Berrikuntza-arloko teknikaria.
• Berrikuntzaren kudeaketako aholkularia.
• Berrikuntzaren kudeaketako auditorea.
• Berrikuntzaren kudeaketako prestatzailea.
• Ekintzailetzako/barne-ekintzailetzako prestatzailea.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Figura profesional horrek lan egiten du, oro har, kudeaketa aurreratuaren eremuan, eta, zehazki, berrikuntzaren kudeaketan, edozein erakundetan, tamaina eta jarduera-sektorea edozein izanda ere. Oro har, lankidetza estua du zuzendaritza-taldeekin, eta arlo nahiz sailak koordinatzen ditu edo arlo hauetako taldeetako kidea da: berrikuntza, eraldaketa, proiektuen garapena, produktu berrien garapena, prozesuak, berrikuntza kudeaketan, marketina, nazioartekotzea, etab. Azken finean, figura profesional horrek erakunde baten berrikuntza-ekimenak sustatu eta bideratzen ditu.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Erakundearen hasierako egoeraren diagnostikoa. (30 o.)
• Berrikuntza errazten duten elementuak. (120 o.)
• Berrikuntza-prozesuaren diseinua eta planifikazioa. (210 o.)
• Berrikuntza-ekosistemaren garapena. (90 o.)
• Berrikuntza-jardueraren eragina: berrikuntzaren aginte-taula (BAT). (60 o.)
• Berrikuntza-jardueraren ebaluazioa. (60 o.)
• Berrikuntza disruptiboa. (30 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika