Lanbide-arloak
Elektrizitatea eta elektronika - ELE
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Instalazioak eta tresneria muntatzeko edo mantentzeko
lanei ekiteko baliabideak eta bitartekoak biltzea.
• Instalazioa dokumentazio teknikoaren arabera
zuinkatzea, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste
kontingentzia batzuen berri emanez, muntatze-lanen
bideragarritasuna ziurtatzeko.
• Informatika-tresneria eta periferikoak muntatzea edo
handitzea, eta horien funtzionamendua ziurtatzea eta egiaztatzea,
betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.
• Oinarrizko softwarea, sistema eragileak eta
aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea, eta horien
funtzionamendua ziurtatzea eta egiaztatzea, betiere kalitateko eta
segurtasuneko baldintzetan.
• Azpiegituren eta instalazioen osagaiak
(kanalizazioak, kableatua, armairuak, euskarriak, besteak beste)
muntatzeko teknikak erabilita muntatzea, betiere kalitateko eta
segurtasuneko baldintzetan eta ingurumena errespetatuta.
• Tresneria (kamerak, seinale-prozesadoreak,
telefonoguneak, besteak beste) programazio-tresnak erabilita eta
funtzionamendua ziurtatuta instalatzea, betiere kalitateko eta
segurtasuneko baldintzetan.
• Instalazioak eta tresneria mantentzea eta konpontzea,
horien elementuak egiaztatzeko, doitzeko edo ordezteko eragiketak
eginez eta tresneria birprogramatuz eta funtzionamendua
lehengoratuz, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta
ingurumena errespetatuta.
• Instalazioaren edo tresneriaren funtzionamendua
egiaztatzea, proba funtzionalak eta egiaztatzekoak eginez, hura
zerbitzuan jartzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
Profesional honek mikroenpresetan eta enpresa txikietan eta
ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan,
telekomunikazio-azpiegiturak, telebista-zirkuitu itxiko
instalazioak eta segurtasun elektronikokoak, telefonoguneak eta
ahots- eta datu-sareen azpiegiturak, megafonia- eta
sonorizazio-instalazioak, irrati-komunikazioen instalazioak,
sistema domotikoak eta informatika-tresneria muntatzeko eta
mantentzeko arloetan, bere kontura zein besteren kontura.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanposturik adierazgarrienak dira:
• Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen
instalatzailea.
• Antena-instalatzailea.
• Segurtasun-sistemen instalatzailea.
• Sare lokaletako eta telematikako teknikaria.
• Sare lokalen instalazioko eta mantentze-lanetako
teknikaria.
• Telefonia-instalatzailea.
• Tresneria telefoniko eta telematikoen instalatzailea
eta muntatzailea.
• Soinu-instalazioetako teknikaria.
• Megafonia-instalatzailea.
• Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea.
• Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile eta
mantentzailea.
• Irrati-sistemen muntatze- eta mantentze-lanetako
teknikaria.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea
eta mantentzea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Etxebizitzetako eta eraikinetako
telekomunikazio-azpiegitura komunak. (105 o.)
• Instalazio domotikoak. (126 o.)
• Elektronika aplikatua. (231 o.)
• Mikroinformatika-tresneria. (165 o.)
• Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak. (165
o.)
• Oinarrizko instalazio elektrikoak. (264 o.)
• Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak. (105 o.)
• Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa.
(126 o.)
• Irrati-komunikazioen instalazioak. (132 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak