Lanbide-arloak
Elektrizitatea eta elektronika - ELE
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren
esparruan, instalazio elektroteknikoak muntatzeko eta mantentzeko
lanak kudeatzea eta gainbegiratzea eta proiektuak garatzea.
Konpetentziaren beste helburu bat da telekomunikazio-azpiegitura
komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako
dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta
prozeduretatik abiatuta, funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna
eta ingurumenaren zaintza ziurtatuta.
• Instalazioei/sistemei buruzko zehaztapenen txostena
egitea, proiektuak edo memoria teknikoak prestatzeko datuak lortu
ondoren.
• Instalazioen tresneriaren eta elementuen ezaugarri
teknikoak kalkulatzea, indarrean dagoen araudia eta bezeroaren
eskakizunak betetzeko.
• Instalazioak eta sistemak arauzko zehaztapenen eta
jarraibideen arabera konfiguratzea.
• Dokumentazio teknikoa edo obraren ezaugarriak
abiapuntu izanik, instalazioen muntaia eta protokoloak
planifikatzea.
• Obraren muntaia-programatik eta plan orokorretik
abiatuta, instalazioen muntaia abian jartzea.
• Instalazioak muntatzeko prozesuak ikuskatzea,
obra-baldintzetara egokitzen diren egiaztatzea eta haien
aurrerapena kontrolatzea, enpresaren helburuak betetzeko.
• Instalazioak mantentzeko prozesuak ikuskatzea,
denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
• Instalazioak zerbitzuan jartzea, eskakizunak betetzen
direla ikuskatu, eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatu
ondoren.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek batik bat zeregin hauetan
diharduten enpresetan garatzen du bere jarduera: eraikinen
ingurunean xede bereziak dituzten instalazio elektrikoen, sistema
domotiko eta immotikoen instalazioaren, eraikinetako
telekomunikazio-azpiegituren, behe tentsioko sare elektrikoen eta
sistema automatizatuen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta
ikuskatzea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Proiektu elektroteknikoetako teknikaria.
• Proiektugile elektroteknikoa.
• Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio
elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
• Tresneria eta instalazio elektroteknikoak eta
automatikoak ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzeko teknikaria.
• Kanpoko argiteria-instalazioak ikuskatzeko
teknikaria.
• Eraikinetarako behe-tentsioko instalatzaileen
taldeburua.
• Behe-tentsioko sare elektrikoetako eta
kanpo-argiteriako koordinatzaile teknikoa.
• Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta
kanpo-argiteriako obren langileburua.
• Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta
kanpo-argiteriako obren arduraduna.
• Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta
kanpo-argiteriako instalatzaileen taldeko burua.
• Banaketa-instalazio elektrikoen eta
kanpo-argiteriaren mantentze-lanen kudeatzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Behe-tentsioko instalatzaile baimendua. Oinarrizko
txartela eta espezialitateak.
• Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea
eta mantentzea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako
prozesuak. (165 o.)
• Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak.
(198 o.)
• Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa. (66 o.)
• Sistema eta zirkuitu elektrikoak. (165 o.)
• Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta
prozesuak. (180 o.)
• Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena.
(160 o.)
• Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa.
(160 o.)
• Instalazio elektrikoen konfigurazioa. (198 o.)
• Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko
kudeaketa. (99 o.)
• Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua
(50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak