Lanbide-arloak

Elektrizitatea eta elektronika - ELE

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO ETA AUTOMATIKOETAKO TEKNIKARIA

Instalazio elektrikoetako eta automatikoetako teknikaria (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

 

Erdi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
• Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa (HLKP) baten nahitaezko moduluak gainditu izana.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana (ikastaroa hastean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da)
• Erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea
• Goi-mailako zikloetarako sarbidea ahalbidetzen duten titulazioetakoren bat edo horren baliokidea edukitzea
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua
o Teknikari laguntzailearen titulua
o Teknikariaren titulua
o Goi-batxilergoko titulua
o Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren kurtsoa gainditu izana
o Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetan 1963ko planeko hirugarren kurtsoa edo komun esperimentalen bigarrena gainditu izana
o Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehen bi kurtsoetan gehienez ere bi irakasgai gainditu gabe izatea egiaztatzea
o Ondorio akademikoetarako aurrekoren baten baliokidetzat jotzen diren beste ikasketa edo prestakuntza-ikastaro batzuk gainditu izana


Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea.

Profesional hau gai izango da:
• Instalazioak eta tresneriak konfiguratzeko eta kalkulatzeko.
• Behe-tentsioko banaketa-sareetako osagaiak eta elementu osagarriak muntatzeko.
• Eraikinetako instalazio elektrikoekin eta automatizatuekin eta telekomunikazio-azpiegiturekin lotzen diren tresnak eta kanalizazioak muntatzeko.
• Makina elektriko estatikoak eta birakariak instalatzeko eta mantentzeko.
• Instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.
• Muntaiarekin eta mantentzearekin lotzen den logistika ezartzeko.
• Aurrekontuak, dokumentazio teknikoa eta administrazio-dokumentazioa lantzeko.
• Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Tituluaren lanbide-moduluen osotasunean ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du Behe-tentsioko instalatzaile baimenduen txartelean eskatzen den jakintza-maila, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistaren kategorian.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hau izan dezakezu:
• Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak, sistema domotikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Instalatzaile/mantentzaile argiketaria.
• Eraikuntzako argiketaria.
• Industria-argiketaria.
• Mantentze-argiketaria.
• Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea.
• Antenen instalatzailea/mantentzailea.
• Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
• Telefono-instalazioen eta -tresneriaren instalatzailea/mantentzailea.
• Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Behe-tentsioko instalatzaile baimendua. Oinarrizko txartela eta espezialitateak.
• Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Industria-automatismoak. (264 o.)
• Elektronika. (132 o.)
• Elektroteknia. (198 o.)
• Barneko instalazio elektrikoak. (297 o.)
• Banaketa-instalazioak. (105 o.)
• Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak. (105 o.)
• Instalazio domotikoak. (126 o.)
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoak. (66 o.)
• Makina elektrikoak. (126 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies