Lanbide-arloak
Elektrizitatea eta elektronika - ELE
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko
instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema
automatizatuak muntatzea eta mantentzea.
Profesional hau gai izango da:
• Instalazioak eta tresneriak konfiguratzeko eta
kalkulatzeko.
• Behe-tentsioko banaketa-sareetako osagaiak eta
elementu osagarriak muntatzeko.
• Eraikinetako instalazio elektrikoekin eta
automatizatuekin eta telekomunikazio-azpiegiturekin lotzen diren
tresnak eta kanalizazioak muntatzeko.
• Makina elektriko estatikoak eta birakariak
instalatzeko eta mantentzeko.
• Instalazioak eta tresneria mantentzeko eta
konpontzeko.
• Muntaiarekin eta mantentzearekin lotzen den logistika
ezartzeko.
• Aurrekontuak, dokumentazio teknikoa eta
administrazio-dokumentazioa lantzeko.
• Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Tituluaren lanbide-moduluen osotasunean ezarritako
prestakuntzak bermatu egiten du Behe-tentsioko instalatzaile
baimenduen txartelean eskatzen den jakintza-maila, bai oinarrizko
kategorian, bai espezialistaren kategorian.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hau izan dezakezu:
• Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak,
behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak, sistema
domotikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Instalatzaile/mantentzaile argiketaria.
• Eraikuntzako argiketaria.
• Industria-argiketaria.
• Mantentze-argiketaria.
• Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea.
• Antenen instalatzailea/mantentzailea.
• Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen
instalatzailea.
• Telefono-instalazioen eta -tresneriaren
instalatzailea/mantentzailea.
• Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen
muntatzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Behe-tentsioko instalatzaile baimendua. Oinarrizko
txartela eta espezialitateak.
• Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea
eta mantentzea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Industria-automatismoak. (264 o.)
• Elektronika. (132 o.)
• Elektroteknia. (198 o.)
• Barneko instalazio elektrikoak. (297 o.)
• Banaketa-instalazioak. (105 o.)
• Etxebizitzetako eta eraikinetako
telekomunikazio-azpiegitura komunak. (105 o.)
• Instalazio domotikoak. (126 o.)
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoak. (66 o.)
• Makina elektrikoak. (126 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak