Lanbide-arloak
Elektrizitatea eta elektronika - ELE
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Instalazioak eta sistemen kokapena berriz
planteatzeko, funtzionatzen ari diren beste sistema batzuekiko
interferentziak minimizatuta eta muntaketaren bideragarritasuna
bermatuta.
• Elementuak, tresneria eta sistemak hartzeko eta
inbentariatzeko, eta, horretarako, eskatutako zehaztapenak eta
egiaztapenak betetzen direla egiaztatzeko.
• Instalazioak, sistemak eta tresneria muntatzeko lanak
programatzeko, eta, horretarako, abian jartzeko probak definitzeko,
fabrikatzailearen zehaztapenen eta indarrean dagoen araudiaren
arabera.
• Instalazioak, sistemak eta tresneria mantentzeko
lanak planifikatzeko, eta, horretarako, gauzatzeko denborak eta
erabilgarri dauden baliabide materialak eta giza baliabideak
optimizatzeko.
• Ordezko piezen eta material suntsikorren hornikuntza
programatzeko, eta, horretarako, haien bateragarritasuna eta
homologazioa bermatzeko eta biltegiratzeko baldintza optimoak
ezartzeko.
• Sortutako hondakinen tratamendua kudeatzeko, eta,
horretarako, berriz erabil daitezkeen eta zaharkitze-biltegi batean
gorde daitezkeen elementuak definitzeko.
• Muntaketarako behar diren azpiegiturak egiaztatzeko,
eta, horretarako, behar diren egokitze-eragiketak egiteko.
• Muntatzeko eta desmuntatzeko lanak gauzatzeko, eta,
horretarako, multzoaren funtzionaltasuna ziurtatzeko.
• Abian jartzeko lanak gauzatzeko, eta, horretarako,
ezaugarri teknikoak eta indarrean dagoen araudia betetzen dela
egiaztatzeko eta behar diren doikuntzak egiteko.
• Mantentze-lan prebentiboak egiteko, fabrikatzailearen
gomendioak eta indarrean dagoen araudia kontuan hartuta.
• Matxurak diagnostikatzeko, eta, horretarako,
konponketa zentroko langileek, fabrikatzaileak edo banatzaile
baimendun batek egin behar duen identifikatzeko.
• Matxurak konpontzeko lanak gauzatzeko, eta,
horretarako, kalitate- eta segurtasun-baldintzetan zerbitzuan
jartzea bermatzeko.
• Muntatzeko eta desmuntatzeko, abian jartzeko eta
mantentzeko ekintzak gainbegiratzeko, eta, horretarako, kasu
bakoitzean eskatzen diren zehaztapenak betetzen direla
egiaztatzeko.
• Gauzatutako edo gainbegiratutako prozesu eta
prozedura guztietan kalitate-kontroleko eta segurtasuneko planak
aplikatzeko, laneko arriskuen prebentzioan eta lotutako
ingurumen-babesean indarrean dagoen araudia kontuan hartuta.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezaupideak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Elektromedikuntzako sistemen instalatzaile taldeko
burua.
• Elektromedikuntzako sistemen mantentze-lanen
koordinatzailea eta gainbegiratzailea.
• Aplikazio elektromedikoetako espezialista.
• Elektromedikuntzako sistemetako
produktu-espezialista.
• Elektromedikuntzako sistemetako aholkulari teknikoa.
• Elektronikako teknikaria, elektromedikuntzako
espezialitatekoa.
• Elektromedikuntzako instalatzailea eta konpontzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak
ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek bere kontura zein besteren kontura egiten
du lan osasun-zentro publiko edo pribatuen elektromedikuntza
klinikoko instalazioak, sistemak eta tresneria muntatzen eta/edo
mantentzen dituzten zerbitzu teknikoetan, eta enpresa
fabrikatzaileen, banatzaileen edo zerbitzu-hornitzaileen
elektromedikuntza klinikoko instalazioak, sistemak eta tresneria
muntatzeko eta/edo mantentzeko lanak gauzatzen edo aholkatzen
dituzten laguntza teknikoko edo bezeroentzako arretako sailetan,
haien forma juridikoa eta tamaina direnak direla ere. Bere
lanbide-esparruan garatzen dituen jarduerak administrazio eskudunek
araututa daude.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Instalazio elektrikoak. (132 o.)
• Elektromekanika- eta fluido-sistemak. (99 o.)
• Sistema elektronikoak eta fotonikoak. (132 o.)
• Erradiodiagnostiko, erradioterapia eta irudi medikoko
sistemak. (216 o.)
• Monitorizazio, erregistro eta zainketa kritikoko
sistemak. (165 o.)
• Laborategi- eta hemodialisi-sistemak. (132 o.)
• Errehabilitazio-sistemak eta proba funtzionalak. (99
o.)
• Osasun-teknologia, eremu klinikoan. (99 o.)
• Elektromedikuntzako sistemak eskuratzeko plangintza.
(144 o.)
• Elektromedikuntzako sistemen muntaiaren eta
mantentzearen kudeaketa. (126 o.)
• Elektromedikuntza klinikoko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (54 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (420 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak