Lanbide-arloak

Elektrizitatea eta elektronika - ELE

Heziketa-zikloak > Oinarrizko maila

ELEKTRIZITATEKO ETA ELEKTRONIKAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

     a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
     b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
     c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.

Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.

2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
     b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
     c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.

3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) 16 urte baino gehiago izatea.
     b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.

 

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Materialak eta erremintak pilatzea, eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan, instalazio domotikoetan eta telekomunikaziokoetan muntatzeko eta mantentzeko lanak egiteko.
• Kanalizazioak eta hodiak muntatzea, kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraituta.
• Eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta instalazio domotikoetan kableatua zabaltzea, teknika eta prozedura normalizatuak aplikatuta.
• Instalazio elektroteknikoetako tresneria eta elementu osagarriak muntatzea, kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraituta.
• Instalazioak mantentzeko eta muntatzeko mekanizazioko eta loturako teknikak aplikatzea, horien beharren arabera.
• Eraikinetako oinarrizko egiaztapen eta proba funtzionalak zein erregelamenduzkoak egitea, tresna egokiak eta ezarritako prozedura erabilita.
• Instalazioetako tresneria eta elementuak mantentzeko eta konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, horien funtzionamendua bermatuta.
• Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan egindako esku-hartzeetan kalitateko eta segurtasuneko protokoloak aplikatzea.
• Laneko arriskuen prebentzioko planean ezarritako zehaztapenak betetzea, lanpostuarekin lotzen diren arriskuak hautemanez eta aurreikusiz.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
• Satelite-telebistako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
• Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Komunikazioko tresnen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.
• Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Energia elektrikoaren produkzioko eta banaketako industriaren peoia.
• Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek besteren kontura egiten du lan eraikinetako, etxebizitzetako, bulegoetako, merkataritza-lokaletako eta industria-lokaletako instalazio elektroteknikoak muntatzeko eta mantentzeko enpresetan, betiere goragoko mailako pertsona baten gainbegiradapean. Profesional honen jarduera Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren eta Telekomunikazioetako Azpiegitura Komunen Araudiaren mende dago.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Instalazio elektrikoak eta domotikoak. (231 o.)
• Telekomunikazioetako instalazioak. (165 o.)
• Ekipo elektriko eta elektronikoak. (231 o.)
• Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea. (144 o.)
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoen eta telefonia- eta komunikazio-instalazioen muntaketa eta mantentza-lana. (168 o.)
• Elektrizitate- eta elektronika-zerbitzuen bezeroentzako arreta. (48 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

• Enplegurako ibilbide pertsonala
• Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua
• Komunikazioa eta gizarte zientziak I
• Komunikazioa eta gizarte zientziak II
• Zientzia aplikatuak I
• Zientzia aplikatuak II

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika