Lanbide-arloak
Elektrizitatea eta elektronika - ELE
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Automatizazioko eta robotika industrialeko
goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
660 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Industria kimikoko instalazioak eta energia eta ura ekoiztu
eta banatzeko instalazioak automatizatzeko prozesu integratuak
neurtzeko, erregulatzeko eta kontrolatzeko sistemen muntatze-lanak
eta mantentze-lanak planifikatzea, gauzatzea, frogatzea eta
ikuskatzea. Lan eta ingurumen-arriskuak prebenitzeko arauak beteko
dira, baita kalitateko irizpideak ere.
Profesional hau gai izango da:
• Industria kimikoko instalazioetan eta energia eta ura
ekoiztu eta banatzeko instalazioetan dauden neurtzeko,
erregulatzeko eta kontrolatzeko (era sinplean nahiz automatikoan)
edozein ekipo motaren muntaketa eta ahokadura planifikatzea,
gauzatzea eta ikuskatzea.
• Industria kimikoko instalazioetan eta energia eta ura
ekoiztu eta banatzeko instalazioetan sartutako edozein motatako
instalazio automatikoren eta komunikazio-sistemaren muntaketa
planifikatzea, gauzatzea eta ikuskatzea.
• Industria kimikoko instalazioak eta energia eta ura
ekoiztu eta banatzeko instalazioak automatizatzeko esku hartzen
duten osagaiak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko
erabilitako dokumentu teknikoen edukia interpretatzea eta frogatzea
• Industria kimikoko instalazioak eta energia eta ura
ekoiztu eta banatzeko instalazioak automatizatzeko begizta eta
kontrol-sistema berezien tipologiak aukeratzea. Eskatzen den
aplikazioan, funtzioa modu eraginkorrean betetzen dela bermatuko
da.
• Instalatutako sistema automatikoen egonkortasuna
bermatzea. Horretarako, beharrezkoak diren egokitzapenak egingo
dira erabilitako tresnetan, segurtasun-arauei jarraikiz, eta
jarduerak dakartzan lan-arriskuak prebenitzeko irizpideak betez.
• Industria kimikoko eta energia eta ura ekoiztu eta
banatzeko instalazio automatikoak mantentzeko beharrezkoak diren
ekintzak programatzea eta gauzatzea. Horretarako, behar bezala
erabiliko dira dagozkion teknikak, eta jarduerak dakartzan
lan-arriskuak prebenitzeko irizpideak beteko dira.
• Industria-instalazioak automatizatzeko sistemak
instalatzeko eta mantentzeko prozesuetan, lanarriskuak prebenitzeko
plana ikuskatzea eta gauzatzea. Pertsonen, baliabideen eta
inguruaren osotasuna bermatuko da.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko
lanen antolamenduko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemak martxan jartzeko
teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemen muntatzea
gainbegiratzen duen taldeko burua.
• Automatizazio industrialeko sistemen
mantentze-lanetako ikuskaritza-taldeko burua.
• Mantentze-lanak antolatzeko ofiziala.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Figura honek industria kimikoko sektoreko eta energia eta
ura ekoiztu eta banatzeko sektoreko enpresa industrialetan
gauzatzen du jarduera. Berezitasun nagusia da jarioak garraiatzeko
instalazioen presentzia handia dela, eta dagozkien makina edo ekipo
zehatzekin, produkzio industrialaren beste inguru batzuetan
erabiltzen ez diren bestelako automatizazio-sistemak behar
dituztela. Testuinguru horretan, mota horietako enpresetako
mantentze-lanetako ofizialek dituzten lanbide-gaitasunak eta
-trebetasunak behar bezain zehatzak izango dira sektore horietan.
Gaur egun ez daude zuzenean Lanbide Heziketan sartuta.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Automatizazio-sistemak industria kimikoko
instalazioetan eta energía eta ura ekoiztu eta banatzeko
instalazioetan. (200 o.)
• Industria kimikoko instalazioetan eta energia eta ura
ekoiztu eta banatzeko instalazioetan tresnak muntatzea. (220 o.)
• Industria kimikoko instalazioetan eta energia eta ura
ekoiztu eta banatzeko instalazioetan tresnak mantentzea. (140 o.)
• Lan- eta ingurumen-arriskuak prebenitzea industria
kimikoko instalazioak eta energia eta ura ekoiztu eta banatzeko
instalazioak. (100 o.)
Azken sarrerak
Espezializazio-ikastaroak - Errege Dekretua: TMV
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/06/2022
Baliozkotze eta Tituluen Baliokidetazunei Buruzko Informazio Orientagarria
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/06/2022
Lanbide arloko tituluen prestakuntza-kredituen garapena: EOC
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/06/2022
Etiketak