Lanbide-arloak

Elektrizitatea eta elektronika - ELE

Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila

TRENBIDETAKO SEINALEZTAPEN- ETA TELEKOMUNIKAZIO-SISTEMETAKO ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

• Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Sareko Informatika-Sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria.
• Telekomunikazio- eta Informatika-Sistemetako Goi-mailako Teknikaria.
• Mantentze-lan Elektronikoetako Goi-mailako Teknikaria.
• Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.

Ikastaroaren iraupena:

600 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

• Trenbideetako seinaleztapen eta telekomunikazioko instalazioak eta sistemak konfiguratzen ikasiko dut, zehaztapen teknikoen eta arauzko jarraibideen arabera.
• Trenbideetako seinaleztapen eta telekomunikazioko instalazioak eta sistemak muntatzeko planifikazioa egiten, dokumentazio teknikoaren eta proiektuko dokumentazioaren arabera, eta horretarako ezarrita dauden prozedura espezifikoak aintzat hartuta.
• Instalazioak eta sistemak muntatzeko prozesuak gauzatzen, ezarritako protokoloak aplikatuta.
• Instalazioak eta sistemak muntatzeko prozesuak ikuskatu eta betearazten, ondo dabiltzala ziurtatu eta enpresaren helburuak betetzeko moduan doala gainbegiratuz.
• Trenbideetako telekomunikazio- eta seinaleztapen-sistemak eraginkor direla egiaztatzen, eta horien funtzionamendua monitorizatzen, neurtzeko eta kontrolatzeko ekipoen bidez eta analisi eta konfigurazioko mantentze-lanetarako software-tresnen bitartez .
• Trenbideetako seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistemetan matxurak edo disfuntzioak aurkitzen, hautemandako sintomak, erabiltzaileak emandako informazioa, instalazioaren historiala eta informazio teknikoa aintzat hartuta, besteak beste.
• Iragartzeko, prebenitzeko eta zuzentzeko mantentze-lanen prozesuak planifikatzen, araudia aztertuz, instalazioaren baldintzak, ezarritako prozedura espezifikoak eta fabrikatzaileen gomendioak identifatuta.
• Trenbideetako instalazioak eta sistemak mantentzeko prozesuak mamitzen, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
• Instalazioen mantentze-prozesuak gainbegiratzen, protokolo normalizatuetatik abiatuta.
• Trenbideetako instalazioak eta telekomunikazio- nahiz seinaleztapen-ekipoak martxan jartzen, eskakizunak teknikoak nahiz arauak agindutakoak betetzen direla begiratuz, eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatzeko moduan.
• Dokumentazio teknikoa eta administratiboa betetzen, indarrean dagoen araudiaren arabera, elementuak, ekipoak eta sistemak mantentzeko eta konpontzeko dokumentuak artxibatzeko eta kontserbatzeko prozesua kudeatzeko, eragiketen trazabilitatea ziurtatzeko moduan.
• Trenbideetako seinaleztapen- eta -komunikazio-sistemak mantentzeko arloak edo sekzioak administratzen, prozedurak eta indarrean dagoen araudia aplikatuta, eta materialen eta ekipoen hornidura eta biltegiratzea kontrolatuta.

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Espezializazio-ikastaro hau gainditu eta horren ziurtagiria lortu duten ikasleek aukera izango dute trenbideko seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistemak instalatu, konfiguratu, gainbegiratu eta mantentzearekin lotutako proiektuak garatzeko lankidetza-lanak burutzen dituzten enpresetan jarduteko.

Gainera, sektore publikoan zein pribatuan jarduteko moduan izango dira, trenbideko garraio-zerbitzuetan erabilitako seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistemak instalatzen eta mantentzen, bai Trenbide Sektorearen 38/2015 Legearen ildotik etorritako zerbitzuetan, bai erkidegoko trenbideek, hiriko trenbideek (tranbiek), hiri inguruko trenbideek (metroek) eta hiriarteko trenbideek (metro edo tranbia arinek) emandako zerbitzuetan.

Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:
• Seinaleztapen-instalaziotako arduradun teknikoa.
• Telekomunikazio-instalazioetako arduradun teknikoa.
• Teleaginte-instalazioetako arduradun teknikoa.
• Segurtasun-instalazioen mantentze-lanetako prozesuak planifikatu eta programatzeko teknikaria.
• Telekomunikazio-sistemen mantentze-lanetako prozesuak antolatu eta programatzeko teknikaria.
• Segurtasun-instalazioetako muntatzaileen taldeburua.
• Segurtasun-instalazioetako mantentze-lanen taldeburua.
• Telekomunikazio-sistemetako muntatzaileen taldeburua.
• Telekomunikazio-sistemetako mantentze-lanetako langileen taldeburua.
• Segurtasun-instalazioen sektoreko arduraduna.
• Telekomunikazio-sektoreko arduraduna.
• Segurtasun-instalazioen muntatzaile elektrikoa, espezializatua.
• Telekomunikazioetako ofiziala, espezializatua.
• Teknikari laguntzailea.
• Mantentze-lanetako eta kontroleko arduraduna

Zer irtenbide profesional ditu?

Profesional honek trenbideko telekomunikazioetako eta seinaleztapeneko sistemen muntaia eta mantentze aurreratua antolatu, planifikatu, gainbegiratu eta gauzatzen jardungo du, indarrean dagoen araudia aplikatuz, eta kalitateko, segurtasuneko, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko eta errespetatzeko protokoloak betez.

Programa honen bidez zein lanbide araututan jardun daitekeen?

Titulu honek ez du bidea ematen inongo lanbide araututara zuzenean sartzeko.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
• Trenbideetako telekomunikazio-sistemak (80 o.)
• Trenbide-seinaleetako eta -segurtasuneko sistemen azpiegitura. (70 o.)
• Trenbideko trafikoa kontrolatzeko eta kudeatzeko sistemak. (70 o.)
• Trenbide-seinaleetako eta -segurtasuneko araudia. (50 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (60 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika