Lanbide-arloak
Elektrizitatea eta elektronika - ELE
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako
goi-mailako teknikaria.
• Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako teknikaria
• Automatizazioko eta robotika industrialeko
goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
1000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Ibilgailu elektriko bat eta haren azpimultzoak mihiztatuta,
loturak eginda eta abiarazteko moduan daudela egiaztatzea,
produktua baliozkotzat jotzeko ekipamendu egokiak eta
software-aplikazioak erabiliz, konponbide teknikoak eta litezkeen
hobekuntzak proposatzea, eta tokian tokiko sostengu teknikoa
mantentzea eta eskaintzea, arazoak konpontzeko produktua abian
jartzean, segurtasunaren, kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa
integratuan ezarritako parametroak beteta.
Profesional hau gai izango da:
• Ibilgailu baten karga- eta biltegiratze-sistemaren
diagnostikoa eta traza-irakurketa egitea, bai eta
barne-komunikazioena ere, PCAN Explorer programaren edo antzeko
beste software baten bidez, aldagai garrantzitsuenak neurtuz,
monitorizatuz eta aztertuz.
• Ibilgailu elektrikoaren karga- eta
biltegiratze-instalazioetako sistema elektronikoen diagnostikoa
egitea, zenbait neurketa-ekipo, multimetro, osziloskopio eta abar
erabiliz.
• Ibilgailu elektriko baten mugimendua kontrolatzeko
sistemako datuak aztertzea, datuak eskuratzeko zenbait software
erabiliz, IPE motion delakoa besteak beste, ibilgailu elektrikoaren
sistemen funtzionamendua optimizatzeko.
• Sistemetan, seinale analogikoak eta digitalak,
hozte-sistema, estutzeak, babesak berrikustea.
• Funtzionalitateetan, bateriak kargatzeko eta
biltegiratzeko sistemetan, sistema txertatuetan eta, oro har,
ibilgailu elektrikoan aurkitutako akatsetarako konponbide teknikoak
asmatzea eta proposatzea.
• Produktuaren hobekuntzak asmatzea eta proposatzea,
funtzionalitateetan, bateriak kargatzeko eta biltegiratzeko
sistemetan, sistema txertatuetan eta, oro har, ibilgailu
elektrikoan erabilitako konponbide teknikoetan oinarrituta.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• LTZko teknikaria.
• Proben teknikaria (sistemak egiaztatzea eta
abiaraztea):
- Bateria-teknikaria.
- Trakzio-teknikaria.
- Karga-teknikaria.
- Sistemen integrazioko teknikaria.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek ibilgailu elektrikoak diseinatu eta
fabrikatzeko enpresetan egiten du lan, bai eta balio-katean
produktuak eta/edo zerbitzuak garatzen dituzten enpresetan ere,
mugikortasun elektrikorako irtenbide globalak emateko. Batez ere
produkzio-prozesuaren azken fasean parte hartzen dute, proben
sailean eta laguntza teknikoko zerbitzuan (LTZ).
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Ibilgailu elektriko baten trakzio-sistemak. (200 o.)
• Ibilgailu baten energia eta karga biltegiratzeko
sistemak. (250 o.)
• Potentzia-elektronika. (250 o.)
• Ibilgailu elektrikoak kontrolatzeko eta datuak
eskuratzeko sistemak. (150 o.)
• Ibilgailu elektrikoko eta karga-sistemetako
komunikazio-sistemak. (100 o.)
• 4.0 teknologiek mugikortasun elektrikoan duten
aplikazioa. (50 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/05/2022
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/05/2022
Lanbide arloko tituluen prestakuntza-kredituen garapena: IMS
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 29/04/2022
Etiketak