Lanbide-arloak

Elektrizitatea eta elektronika - ELE

Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Erdi-maila

INTERNETI LOTUTAKO SISTEMAK INSTALATZEKO ETA MANTENTZEKO ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA (IoT)

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

• Mikroinformatika-sistemetako eta Sareetako Teknikaria.
• Instalazio Elektriko eta Automatikoetako Teknikaria.
• Kimika-instalazioko Teknikaria.
• Telekomunikazio-instalazioetako Teknikaria.
• Nekazaritza Ekologikoko Teknikaria.
• Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Produkzioko Teknikaria.
• Lorezaintzako eta Loregintzako Teknikaria.
• Beroa Sortzeko Instalazioetako Teknikaria.
• Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako Teknikaria.
• Mantentze-lan Elektromekanikoetako Teknikaria.
• Uren Tratamendurako Sare eta Araztegietako Teknikaria.
• Sistema Aeronautikoen Egiturak eta Instalazioak Muntatzeko Teknikaria.

Ikastaroaren iraupena:

360 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

• IoT sistemak instalatu eta martxan jartzeari lotutako eragiketak egiteko informazioa jaso, araudiaren eta dokumentazio teknikoaren arabera.
• IoT proiektuak egiteko beharrezko baliabide eta bitartekoak jarri eta aurrekontuak prestatu.
• IoT sistemako elementuak instalatu eta konfiguratu, ingurumena errespetatzen duten eta seguruak eta kalitatezkoak diren baldintzetan.
• IoT egituraren funtzionamendua egiaztatu, froga funtzionalak eta testak eginez gailu eta sistema konektatuetan, in situ edo urrutitik.
• Dokumentazio tekniko eta administratiboa bete, enpresaren zuzentarauen eta indarreko araudiaren arabera.
• Konektatutako sistema eta ekipoen mantentze prediktiboaren prozedurak egin, araudiaren, ezarritako prozedura zehatzen eta fabrikatzaileen gomendioen arabera.
• Konektatutako sistema eta ekipoen mantentze prebentiboa egin, elementuak egiaztatu, egokitu eta ordezteko eragiketen bidez, betiere dokumentazio teknikoa eta ekipo eta sistemen baldintzak kontuan hartuta.
• Konektatutako sistema eta ekipoen mantentze zuzentzailea egin, horien funtzionamendua ordezkatuz, ingurumena errespetatzen duten eta seguruak eta kalitatezkoak diren baldintzetan.
• Jardueraren gaineko gorabeherak konpondu, horiek sortzen dituzten arrazoiak identifikatuz, norbere eskumen-eremuaren eta autonomiaren barruan.
• Ekoizpen-prozesuan zehar ingurumen-babeseko eta lan-arriskuen arloko prebentzio-neurriak eta -protokoloak aplikatu, pertsonen, lan-inguruaren eta ingurumenaren gainean kalterik egon ez dadin.
• Erantzukizunez eta autonomiaz jardun norbere eskumen-eremuan.
• Ekoizpen-prozesuetako aldaketa teknologiko eta antolakuntzakoek eragindako lan-egoera berrietara egokitu.
• Eraginkortasunez komunikatu, norbere lan-eremuan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatuz.
• Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lan-jardueretan kalitatea kudeatzeko prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» aplikatu.

Ikasketak amaitutakoan, zer egiteko moduan izango naiz?

 

Honela lan egitea:

• Sareetako teknikariak.
• Ekipo eta sistema elektronikoen instalatzaileak.
• Konektatutako sistema eta gailuen instalatzaileak eta konpontzaileak.
• Informazioaren eta komunikazioen teknologien instalatzaileak eta konpontzaileak.
• IoT gailuen instalatzaileak eta konpontzaileak.
• Konektatutako sistemen mantentzaileak.
• IoT arloko teknikariak.

Zer irtenbide profesional izango ditut?

Espezializazio-ikastaro hau gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratu duten pertsonek beren jarduera bete ahalko dute enpresa publiko eta pribatuetan, era guztietako gailuak instalatu, konfiguratu, martxan jarri eta mantentzen, besteak beste sentsoreak, eragingailuak, objektu komunak eta sistema konektatuak.

Enpresa-sektoreak:
• IoT sistemak zeharkakoak dira sektore ekonomiko eta etxeko ekonomia guztietan. Ondorioz, eremu honetan espezialisten eskaria handia da.

Sektore espezifikoak:
• Eraikin eta etxe adimendunei lotuta.
• 5G teknologia mugikorrei lotuta.
• Garraioa.
• Osasunaren zaintza.
• Manufaktura-industria.
• Hirigintza-kudeaketa.

Zer lanbide araututan jardun naiteke programa honen bidez?

Titulu honek ez du biderik ematen inongo lanbide araututara zuzenean sartzeko.

Prestakuntza-plana:

• Gailu eta sistema konektatuak instalatzea, IoT. (100 o.)
• Gailu eta sistema konektatuak mantentzea, IoT. (80 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika