Lanbide-arloak

Elektrizitatea eta elektronika - ELE

Espezializazioak > Espezializazio Programak

INDUSTRIAREN ERALDAKETA DIGITALA

Programarekin lotutako tituluak:

• Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikaria.
• Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikaria.
• Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria.
• Automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

700 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Industrian zerbitzu digitalak ezartzearekin lotutako gailuak, arkitekturak, plataformak eta zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, teknologia eta garapen-ingurune espezifikoak erabilita, eta datuak modu seguruan eskuratzea, konektagarritasuna eta datuen analisia bermatuta, ezarritako lege- eta industria-estandarren arabera.

Profesional hau gai izango da:
• Eraldaketa digitalaren joerak eta artearen egoera aztertzea, ezarpen-mailak identifikatuta eta kasu errealak aztertuta.
• Industria digitalean konektatutako gailuak instalatzea eta konfiguratzea, sistema osoaren segurtasuna bermatuko duten tresnak eta protokoloak erabilita.
• IIoT gailuetarako komunikazio-sareak ezartzea eta optimizatzea, teknologiarik egokiena hautatuta.
• Industriarako Python lengoaiako programak garatzea eta ezartzea, datuen osotasuna eta konsistentzia mantentzea ahalbidetzen duten prozedura espezifikoak erabilita.
• Plataformak, datu-baseak eta aplikazioak nahiz interfazeak diseinatzea eta hedatzea IIoTen, erabakiak hartzeko datuak prozesatzeko teknikak baliatuta.
• Zibersegurtasuneko planak diseinatzea eta ezartzea, babes-teknikak erabiliz, identifikatutako ahulezia eta mehatxu motaren arabera.
• Ahuleziak aztertzea eta kudeatzea, gainbegiratze-tresnak eta analisi-prozedurak erabilita.
• Industria-ingurune digitalizatuetan datuak eskuratzeko, mantentzeko eta prozesatzeko sistemak mantentzea, funtzionaltasuna eta segurtasuna bermatuta.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• IIoT arkitektoa (Gauzen Internet Industriala).
• IIoT programatzailea.
• IIoT Hardware/Firmware integratzailea.
• Konektibitatean eta industria-sare seguruetan aditua.
• Aplikazio bertikaletan aditua.
• UX/UI diseinatzailea.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Lanbide-irudi honek edozein tamainatako entitate publiko edo pribatuetan egiten du lan, besteren kontura zein norberaren kontura, industriako zerbitzu digitalak garatzearen, konfiguratzearen eta mantentzearen arloan.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Industriaren eraldaketa digitalaren oinarriak. (50 o.)
• Konektibitateko gailuak eta arkitektura industria digitalean. (150 o.)
• Industriarako sistemak programatzea Python lengoaian. (170 o.)
• Datuak biltegiratzeko eta prozesatzeko sistemak, Big Data eta IoT Industriala (IIoT). (200 o.)
• Zibersegurtasuna industria-inguruneetan. (130 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika