Lanbide-arloak
Elektrizitatea eta elektronika - ELE
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
680 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Energia elektrikoa banatzeko sareak eta instalazioak
mantendu eta horietan jardutea, indarreko araudia eta legedia, eta
kalitate, segurtasun eta lan-arriskuen gaineko protokoloak
aplikatuz, eta ingurumenarekiko errespetua eta funtzionaltasuna
bermatuta.
Profesional hau gai izango da:
• Muntaketa- eta mantentze-lanekin lotutako logistika
aplikatzea, instalazio eta ekipoen dokumentazio teknikoa
interpretatuz.
• Instalazio eta ekipoen oinarrizko konfigurazioa egin
eta dimentsioak ezartzea, horiek osatzen dituzten elementuen
dimentsioak eta kokapena zehaztuz, arauzko aginduak beteta.
• Aurrekontu-balioespenen ekipoekin lankidetzan
aritzea, instalazioaren edo ekipoaren mantentze- edo
muntaketa-aurrekontua egiteko.
• Muntaketa edo mantentzea gauzatzeko baliabide edo
bitartekoak biltzea.
• Instalazioa birplanteatzea, dokumentazio teknikoaren
arabera, bere eskumeneko arazoak ebatziz eta beste gorabehera
batzuen berri emanez, muntaketa bideragarria dela bermatzeko.
• Tentsio altuko banaketa-sareetan elementuak eta
elementu osagarriak muntatzea, kalitatearen, segurtasunaren eta
ingurumenarekiko errespetuaren gaineko baldintzetan.
• Instalazioak eta ekipoak mantendu eta konpontzea,
elementuak egiaztatu, egokitu eta ordezkatzeko eragiketak eginez,
beren funtzionamendua lehengoratuz, kalitatearen, segurtasunaren
eta ingurumenarekiko errespetuaren gaineko baldintzetan.
• Instalazioaren edo ekipoaren funtzionamendua
egiaztatzea, froga funtzionalen eta segurtasunekoen bidez, hura
martxan edo prest jartzeko.
• Dagozkion eskumenen barruan, dokumentazio teknikoa
eta administratiboa prestatzea, indarreko araudi eta legediaren eta
bezeroaren eskakizunen arabera.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Lantokiko agentea.
• BT eta MT sareetako tokiko operadorea.
• BT eta AT aireko eta lurpeko linea elektrikoen
instalatzailea eta konpontzailea.
• Energia elektrikoa banatzen duten sare edo
zentroetako instalatzaile-mantentzailea.
• Azpi-estazio elektrikoetako AT instalazio elektrikoen
instalatzaile-mantentzailea
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek tentsio altuko eta baxuko instalazio eta
azpiegitura elektrikoak muntatu eta mantentzen aritzen diren
enpresetan (batez ere pribatuetan) egiten du lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Energia elektrikoko instalazioak eraiki, muntatu eta
martxan jartzea. (170 o.)
• Lantokiko operadoreak eta agenteak /deskargua. (120
o.)
• Energia elektrikoko instalazioak mantentzea. (200 o.)
• Metalaren sektorerako eraikuntzako txartel
profesionala. (90 o.)
• Eragiketa osagarriak energia elektrikoko
instalazioetan, eraikuntzan, muntaketan eta abiaraztean. (100
o.)
Azken sarrerak
Espezializazio-ikastaroak - Errege Dekretua: TMV
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/06/2022
Baliozkotze eta Tituluen Baliokidetazunei Buruzko Informazio Orientagarria
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/06/2022
Lanbide arloko tituluen prestakuntza-kredituen garapena: EOC
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/06/2022
Etiketak