Lanbide-arloak
Elektrizitatea eta elektronika - ELE
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Automatizazioko eta robotika industrialeko
goi-mailako teknikaria.
• Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako
teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
800 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Zirkuitu inprimatuaren xaflak eta zirkuituetako osagai
elektronikoak diseinatzea, kudeatzea eta ikuskatzea (bai
prototipoen prozesuetan, bai produkzio-prozesuetan), eta kontrol
mikropro-gramagarrien kontrol- eta potentzia-ekipo elektronikoak
diseinatzea, fabrikatzea, muntatzea eta mantentzea, hori dena
kalitate-irizpide jakin batzuk, segurtasun-baldintza batzuk, eta
indarrean dauden araudiak betez.
Profesional hau gai izango da:
• Zirkuitu elektronikoen eskemak marraztea, diseinuaren
zehaztapenak interpretatuz eta CAD elektronikoaren berariazko
softwarea maneiatuz. Horretarako, kasuan kasu dagokion araudia
beteko da, eskatzen den kalitatea betez.
• Zirkuitu inprimatuaren xaflak lortzea eta/edo berriz
egokitzea. Horretarako, tresna zehatz batzuk erabiliko dira, eta
soluzioa justifikatuko da zirkuitu elektronikoaren ezaugarrien
arabera, dagozkien estandarrak eta eskatzen den kalitatea betez.
• Zirkuitu elektronikoak eraikitzea. Horretarako,
mekanizazio-, soldatze- eta akabera-teknikak aplikatuko dira,
ezarritako prozedurei jarraikiz. Kalitate- eta
segurtasun-baldintzak beteko dira, ingurumena errespetatuz eta
ezarritako erantzuteko denbora betez.
• Zirkuitu inprimatuaren xaflak muntatzea
prototipoetarako. Horretarako, beharrezkoak diren egokitzapenak
egingo dira ezarritako prozedurei jarraikiz, kalitate- eta
segurtasunbaldintzak betez, eta ingurumena eta ezarritako
erantzuteko denbora betez.
• Zirkuitu elektronikoak puntuan jartzea, zirkuituetako
bloke eta/edo elementuetan egindako doitze- eta egiaztatze-lanak
justifikatuz, kalitate- eta segurtasun-baldintza jakin batzuetan
eta ezarritako erantzuteko denbora betez.
• Zirkuitu inprimatuko xaflen osagai eta materialen
horniketa eta biltegiratzea nahiz trazabilitatea planifikatzea eta
kudeatzea produkzio-sisteman. Horretarako, hauek hartuko dira
kontuan: stock beharrizanak, osagaien prezioak, hornitzeko epeak,
eta erabili edo ordeztu beharreko materialak hornitzeko epeak nahiz
horien ezaugarri teknikoak.
• Mikroprozesadore eta/edo mikrokontrolagailuetan,
aparatu logiko programagarrietan (FPGA) oinarritutako kontrol
mikroprogramagarrien ekipo elektronikoetan, datuak eskuratzeko
ekipo elektronikoetan, eta, oro har, potentziadun ekipo elektroniko
eta produktu elektronikoetan oinarritutako kontrol
mikroprogramagarrien ekipo elektronikoak aztertzea, neurriak
egitea, doitzea, berriz diseinatzea eta berriz programatzea.
• Mikroprozesadoreetan eta/edo aparatu logiko
programagarrietan (FPGA) nahiz oro har kontrol- eta potentzia-ekipo
elektronikoetan eta produktu elektronikoetan oinarritako control
mikroprogramagarrien ekipoen soluzio-materialak sortzea,
planifikatzea eta abian jartzea, funtzionamendua, mantentze-lana
eta hornikuntza egitea, planifikatzea eta kudeatzea.
• Mikroprozesadore eta/edo aparatu logiko
programagarrietan (FPGA), kontrol- eta potentziaekipo
elektronikoetan eta oro har produktu elektronikoetan oinarritutako
kontrol-ekipo mikroprogramagarrien materiala diseinatzeko,
planifikatzeko, muntatzea kudeatzeko, abian jartzeko,
funtzionamendua frogatzeko, mantentzeko eta hornitzeko dokumentuak
sortzea.
• Arriskuen segurtasun- eta prebentzio-neurriak
betetzea eta betearaztea. Horretarako, kontuan hartuko dira
lan-arriskuak prebenitzeko planak, pertsonen, baliabideen eta
inguruaren segurtasuna bermatuz.
• Ingurumen- eta hondakin-kudeaketa egitea ekipo
elektronikoak muntatzean eta mantentzean, ingurumen-arloko araudia
errespetatuz.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Figura profesional honek, oro har, sektore hauetan egiten du
lan: kontsumorako ekipo eta sistemetarako ekipo elektroniko
integratuen garapenean, energia banatzeko mikrosareetan, energia
berriztagarrietan, kontrol-ekipo industrialetan, ibilgailu
elektrikoetan, eta kontrol elektroniko integratuaren sistema
(embedded) behar duten sistemetan (gaur egun erabiltzen diren
sistema eta ekipo gehienetan aplika daitezke).
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Zirkuitu elektronikoen eskemak diseinatzea eta
marraztea, eta zirkuitu inprimatuaren xaflak diseinatzea. (120 o.)
• Zirkuitu inprimatuaren prototipoen eta xafla-serieen
muntatze eta eraikuntza-lanak kudeatzea. (160 o.)
• Mikroprozesadore eta/edo mikrokonputadoreetan
oinarritutako kontrol mikroprogramagarrien ekipo elektronikoak
diseinatzea, fabrikatzea, muntatzea eta mantentzea. (170 o.)
• Aparatu logiko programagarrietan oinarritutako
control mikroprogramagarrien ekipo elektronikoak diseinatzea,
fabrikatzea, muntatzea eta mantentzea (FPGAs). (110 o.)
• Datuak eskuratzeko, arautzeko eta kontrolatzeko ekipo
elektronikoak diseinatzea, fabrikatzea, muntatzea eta mantentzea.
(170 o.)
• Potentziadun ekipo elektronikoak diseinatzea,
fabrikatzea, muntatzea eta mantentzea. (100 o.)
Azken sarrerak
Espezializazio-ikastaroak - Errege Dekretua: TMV
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/06/2022
Baliozkotze eta Tituluen Baliokidetazunei Buruzko Informazio Orientagarria
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/06/2022
Lanbide arloko tituluen prestakuntza-kredituen garapena: EOC
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/06/2022
Etiketak