Lanbide-arloak

Elektrizitatea eta elektronika - ELE

Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Erdi-maila

5G SAREEN INPLEMENTAZIOKO ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

• Mikroinformatika-sistemetako eta Sareetako Teknikaria.
• Instalazio Elektriko eta Automatikoetako Teknikaria.
• Telekomunikazio-instalazioetako Teknikaria.

Ikastaroaren iraupena:

300 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

• 5G sare baten instalazioak muntatzearekin eta mantentze-lanak egitearekin zerikusia duten operazioak egiteko beharrezkoak diren datuak dokumentazio teknikotik ateratzen.
• 5G sare baten azpiegitura osatzen duten osagaiak (kanalizazioak, kableatua, mastak, antenak, irrati-loturak, euskarri logikoa, etab.) kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz instalatzen, konfiguratzen eta mantentzen.
• Komunikazio-sareetarako sarbidea ematen duten ekipamenduak eta 5G sare baten alderdi publikoaren eta pribatuaren arteko konektagarritasuna errazten duten komunikazio-protokoloak instalatzen, konfiguratzen eta mantentzen.
• Azpiegituraren funtzionamendua egiaztatzen, proba funtzionalak eta egiaztatzekoak eginez, hura zerbitzuan jartzeko.
• Dokumentu teknikoak eta administratiboak sortzen 5G sare baten instalazioak muntatzeko eta mantentzeko indarrean dagoen araudia betetzeko.
• Produkzio-prozesuan lan-arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko neurriak eta protokoloak aplikatzen, pertsonei, lan-inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.
• Dagokion konpetentziaren esparruan erantzukizunez eta autonomiaz jarduten, eta esleitutako lana antolatzen eta egiten, lan-ingurunean beste profesional batzuekin talde-lanean edo lankidetzan jardunez.
• Produkzio-prozesuetako teknologia- eta antolamendu-aldaketen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzen, bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak eta komunikazioaren eta informazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko.
• Dagokion jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzen, horien sorburuak identifikatuz, bere eskumenaren eta autonomiaren esparruan.
• Efikaziaz komunikatzen, norbere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumena errespetatuz.
• Kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinuak» aplikatzen, ekoizteko edo zerbitzuak emateko prozesuen barruko jarduera profesionaletan.

Ikasketak amaitutakoan, zer egiteko moduan izango naiz?

Espezializazio-ikastaro hau gainditu eta horren ziurtagiria lortu duten ikasleek aukera izango dute 5G sareak instalatzeko eta mantentzeko joera duten Ekonomiaren eta Industria digitalaren sektoreko enpresa publiko eta pribatuetan jarduteko.

Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:
• 5G sareetako azpiegiturak instalatzeko teknikaria
• 5G sareetako azpiegiturak mantentzeko teknikaria
• 5G sareen interkonexiorako urrutiko operadorea
• 5G sareen interkonexiorako gailuak instalatzeko teknikaria
• 5G sareen interkonexiorako gailuak mantentzeko teknikaria

Zer irtenbide profesional izango ditut?

Profesional honek 5G sareen eta datu-zentroetan dauden interkonexio-gailuak ezartzeko eta mantentzeko lanak egiten ditu, betiere indarreko araudia eta erregelamenduak, eta kalitatearen, pribatutasunaren, segurtasun digitalaren eta lan-arriskuen protokoloak aplikatuta eta sareen eta gailuen funtzionaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua bermatuta.

Zer lanbide araututan jardun naiteke programa honen bidez?

Titulu honek ez du biderik ematen inongo lanbide araututara zuzenean sartzeko.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• 5G sareak inplementatzea. (110 o.)
• Azpiegituren eta 5G sareen mantentze-lanak. (55 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika