Lanbide-arloak

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP

Heziketa-zikloak > Oinarrizko

TAPIZGINTZAKO ETA ERREZELGINTZAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Tapizgintzako eta errezelgintzako oinarrizko  profesionala  (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza hauek GUZTIAK bete behar dira:
• 15 urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural horretan 17 urte baino gehiago ez izatea.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda izatea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa eginda izatea.
• Irakasle taldeak ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana hura Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloren batean hastea.

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?


• Tapizatzeko, oihaleztatzeko, errezelak egiteko eta ehunezko beste dekorazio-elementu batzuk egiteko beharrezkoak diren langunea, erremintak, makineria osagarria eta makinak prest jartzea, lehen mailako mantentze-lanak eginda.
• Ehunezko piezak moztea -errezelak eta estoreak egiteko, horma-panelak oihaleztatzeko eta altzariak tapizatzeko-, eta aurretiazko markatze-eragiketak egitea, ereduan zuzenean hartutako neurriak abiapuntu izanik, edo txantiloiak erabilita.
• Ehunezko gaiak egiteko, muntatzeko edo instalatzeko piezak eta gehigarriak mihiztatzea -josita edo beste lotura-teknikaren baten bidez-, aurreikusitako kalitate estetikoarekin eta erresistentziako, ekonomiako eta funtzionaltasuneko irizpideen arabera.
• Altzariak tapizatzea eta hormak oihaleztatzea, estalki-piezak grapatuta eta, hala badagokio, egitura-elementuak eta betelanetarako materialak jarrita, betiere ezarritako azken itxura lortzea kontuan izanik.
• Errezelak, estoreak eta ehunezko beste dekorazio-elementu batzuk instalatzea, eta osotasunari beharrezko ezaugarri funtzionalak, estetikoak eta kalitatekoak emateko erremate egokiak egitea.
• Bezeroari arreta ematea eta haren beharrak behar bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Altzari-tapizatzailea.
• Artisau tapizatzailea.
• Dekorazio osagarriko tapizatzailea.
• Ibilgailu-tapizatzailea.
• Oihaleztatzailea.
• Olana-konpontzailea.
• Josteko eta brodatzeko industria-makinen langilea.
• Errezelen eta estoreen muntatzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Administrazioa eta kudeaketa; Arte grafikoak; Merkataritza eta marketina; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; eta  Beira eta Zeramika).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek, oro har, besteren kontura egiten du lan altzariak tapizatzera, gainazalak oihaleztatzera, olanak egitera eta etxerako ehungintzarako produktuak fabrikatzera eta instalatzera zuzentzen diren enpresa txikietan eta ertainetan edo lantegietan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Ehungintzako material eta produktuak. (99 o.)
• Altzariak tapizatzea. (132 o.)
• Muralak tapizatzea eta azalerak oihalez estaltzea. (120 o.)
• Gortinak eta estoreak egitea eta muntatzea. (165 o.)
• Ehunezko dekorazio-artikuluak egitea. (165 o.)
• Bezeroen arreta. (66 o.)
• Ehunen eta ijeztuen mihiztatzea. (144 o.)
• Ehunak eta ijeztuak moztea. (96 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies