Lanbide-arloak
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP
Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH
Sartzeko baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Tapizatzeko, oihaleztatzeko, errezelak egiteko eta
ehunezko beste dekorazio-elementu batzuk egiteko beharrezkoak diren
langunea, erremintak, makineria osagarria eta makinak prest
jartzea, lehen mailako mantentze-lanak eginda.
• Ehunezko piezak moztea -errezelak eta estoreak
egiteko, horma-panelak oihaleztatzeko eta altzariak tapizatzeko-,
eta aurretiazko markatze-eragiketak egitea, ereduan zuzenean
hartutako neurriak abiapuntu izanik, edo txantiloiak erabilita.
• Ehunezko gaiak egiteko, muntatzeko edo instalatzeko
piezak eta gehigarriak mihiztatzea -josita edo beste
lotura-teknikaren baten bidez-, aurreikusitako kalitate
estetikoarekin eta erresistentziako, ekonomiako eta
funtzionaltasuneko irizpideen arabera.
• Altzariak tapizatzea eta hormak oihaleztatzea,
estalki-piezak grapatuta eta, hala badagokio, egitura-elementuak
eta betelanetarako materialak jarrita, betiere ezarritako azken
itxura lortzea kontuan izanik.
• Errezelak, estoreak eta ehunezko beste
dekorazio-elementu batzuk instalatzea, eta osotasunari beharrezko
ezaugarri funtzionalak, estetikoak eta kalitatekoak emateko
erremate egokiak egitea.
• Bezeroari arreta ematea eta haren beharrak behar
bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean
autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta
antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko
eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko
harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta
bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan
gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta
iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta,
arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina
aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta
baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa
erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta
ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta,
horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi
erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko
oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko
hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren
arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia
aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak
erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko
garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren
ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta
erantzukizunez erabiltzea.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Altzari-tapizatzailea.
• Artisau tapizatzailea.
• Dekorazio osagarriko tapizatzailea.
• Ibilgailu-tapizatzailea.
• Oihaleztatzailea.
• Olana-konpontzailea.
• Josteko eta brodatzeko industria-makinen langilea.
• Errezelen eta estoreen muntatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek
lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu
guztietan ikasleak onartzeko: Administrazioa eta kudeaketa; Arte
grafikoak; Merkataritza eta marketina; Ehungintza, jantzigintza eta
larrugintza; eta Beira eta Zeramika).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek, oro har, besteren kontura egiten du lan
altzariak tapizatzera, gainazalak oihaleztatzera, olanak egitera
eta etxerako ehungintzarako produktuak fabrikatzera eta
instalatzera zuzentzen diren enpresa txikietan eta ertainetan edo
lantegietan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Ehunezko produktuak eta materialak. (99 o.)
• Gortinak eta estoreak egitea eta muntatzea. (165 o.)
• Altzariak tapizatzea. (132 o.)
• Muralak tapizatzea eta azalerak oihalez estaltzea.
(120 o.)
• Ehunezko dekorazio-artikuluak egitea. (165 o.)
• Bezeroentzako arreta. (66 o.)
• Ehunen eta ijeztuen mihiztatzea. (144 o.)
• Ehunak eta ijeztuak moztea. (96 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak