Lanbide-arloak
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Jantzigintza industrialaren arloan osagaien diseinura
doitutako patroiak eta eskalatzeak egitea, eta produkzio-prozesuak
teknikoki antolatzea eta kudeatzea.
Profesional hau gai izango da:
• Proposatutako diseinuetara egokitutako
oinarri-patroiak, transformazioak eta eskalatzeak zehaztu eta
egiteko.
• Ehungintzako produktuen diseinuan parte hartzeko.
• Ehungintzako, larrugintzako, oinetakogintzako eta
larrukigintzako produktuen gauzatzea planifikatzeko eta horien
industria-produkzioa programatzeko.
• Produktu bat egitean erabili beharreko materialen
ezaugarriak zehazteko.
• Ehungintzako produktuen patroiak, prototipoak eta
laginak egiteko lanak antolatzeko.
• Ehungintzako, larrugintzako, oinetakogintzako eta
larrukigintzako produktuen industria-lanketaren produkzioa
kudeatzeko.
• Produkzioa merkaturatzeko, prozesuen prestaketa,
prototipoen eta probako aurreserieen lanketa, eta produkzio-lerroen
doikuntza kudeatuta.
• Ehungintzaren berezko informazio- eta
komunikazio-teknologiak aplikatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Profesional honek ehungintzako eta larrugintzako
produktuen, eta oinetakogintza eta larrukigintzakoen lanketa
industrializatuari dagokion sektorean egiten du lan, jantzigintza
industrializatzeko patroien produkzioa eta lanketa kudeatzeko
zereginetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• CAD/CAM bidezko patroigintzako diseinatzaile
teknikoa.
• CAD/CAM bidezko jantzigintzako diseinatzaile
teknikoa.
• Jantzigintzako produktuen garatzailea (I+D+i).
• Bulego teknikoaren arduraduna.
• Larrugintzako modelogilea eta patroigilea.
• Jantzien modelogile patroigilea.
• Kapela eta txanoen modelogilea, patroigilea eta
eskalagilea.
• Jantzien patroigile eskalagilea.
• Industria-jantzigilea.
• Larruzko gaien fabrikatzailea.
• Jantzigintzako kalitate-kontroleko teknikaria.
• Larrugintzako industrietako kalitate-kontroleko
teknikaria.
• Antolakuntzako teknikaria.
• Fabrikazioko burua.
• Kalitateburua.
• Sekzioburua.
• Taldeburua.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako
materialak. (165 o.)
• Jantzigintzako teknikak. (198 o.)
• Jantzigintza industrialeko prozesuak. (165 o.)
• Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa
eta ingurumen-babesa. (100 o.)
• Jantzigintza industrialeko produkzioaren
antolamendua. (100 o.)
• Moda eta joerak. (132 o.)
• Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia.
(100 o.)
• Prototipoak egitea. (100 o.)
• Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza
industriala. (231 o.)
• Patroien industrializazioa eta eskalatzea. (100 o.)
• Patroigintzako eta modako proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak