Lanbide-arloak
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Fitxa teknikoak eta prozedura-eskuliburuak
interpretatzeko eta, hala, araudiaren eskakizunak betetzeko eta
bezeroaren eskaerei erantzuteko.
• Oinetakoen eta osagaien fabrikaziorako orkoiak
prestatzeko eta patroiak egokitzeko.
• Oinetakoak eta larrukigintzako gaiak ebakitzeko,
mihiztatzeko, muntatzeko eta akabera emateko prozesuetarako
lehengaiak eta materia osagarriak hautatzeko.
• Oinetakoen eta modako osagaien industria-fabrikazioko
eta neurrirako fabrikazioko prozesuetarako makineria, lanabesak eta
erremintak prestatzeko.
• Larrua eta beste material batzuk ebakitzeko, fitxa
teknikoaren jarraibideen arabera eta kalitate- eta
segurtasun-baldintzetan.
• Ebakitako piezak prestatzeko eta mihiztatzeko,
ezarritako kalitate eta segurtasun-protokoloei jarraituta.
• Oinetakoak eta modako osagaiak muntatzeko, fitxa
teknikoaren arabera eta ezarritako kalitate- eta
segurtasun-irizpideei jarraituta.
• Ikuskizunetarako oinetakoak eta osagaiak egiteko,
betiere figurinera eta ikuskizun motara egokituta eta ezarritako
kalitate- eta segurtasun-irizpideei jarraituta.
• Neurrirako oinetakoak eta oinetako ortopedikoak
egiteko, eta, eginkizun horretan, fitxa teknikoari, agindu
fakultatiboari eta/edo bezeroen eskariei jarraitzeko eta ezarritako
kalitate- eta segurtasun-irizpideei jarraitzeko.
• Oinetakoen eta modako osagaien fabrikaziorako
makinen, tresneriaren eta erreminten lehen mailako mantentze-lanak
egiteko, mantentze-fitxaren arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetan lan egin dezakezu:
• Larru-ebakitzailea.
• Oinetakoak josteko eta muntatzeko piezen
ebakitzailea.
• Larruzko eskularruetako eta larrukigintzako
ebakitzailea.
• Oinetako piezak ebakitzeko makinen operadorea.
• Eskuzko eta makinako ebakitzailea.
• Makinen operadorea.
• Josteko industria-makinen operadorea.
• Oinetakoen makina bidezko muntatzailea.
• Oinetakoen eskuzko muntatzailea.
• Neurrirako oinetakoen zapataria.
• Zapatari ortopedista.
• Biltegizaina.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek oinetakoak eta modako osagaiak prestatzen,
ebakitzen, mihiztatzen, muntatzen eta akabera ematen diharduten
oinetakoen eta larrukigintzako gaien industria-fabrikazioko
enpresetan eta lantegietan egiten du lan. Era berean, neurrirako
oinetakoak, oinetako ortopedikoak eta ikuskizunetarako oinetakoak
eskuz lantzen dituzten establezimenduetan egin dezake lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez.
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Oinetakoak eta joerak.
• Mantentze elektromekanikoaren printzipioak.
• Materialak ebakitzea.
• Ehungintzako materiak eta larrua.
• Jantzigintza industriala.
• Larrukigintzako gaien muntaia eta akabera.
• Oinetakoen muntaia eta akabera.
• Oinetakoak neurrira egiteko prozesuak.
• Neurrirako oinetakoak eta oinetako ortopedikoak
fabrikatzeko teknikak.
• Ikuskizunetarako oinetakoen transformazioa.
• Laneko prestakuntza eta orientabidea.
• Enpresa eta ekimen sortzailea.
• Lantokiko prestakuntza.
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak