Lanbide-arloak
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Oinetakoen eta osagarrien modeloak diseinatzea edo beste
diseinu batzuk interpretatzea, modaren joerei erreparatuta, eta,
horretarako, patroiak eta maketak egitea eta produkzio-prozesuak
teknikoki kudeatzea eta antolatzea, jardunbide onaren eta lan- eta
ingurumen-segurtasunaren arauen mende.
Profesional hau gai izango da:
• Produktu baten osagarrien eta oinetakoen fabrikazioan
erabili beharreko materialen ezaugarriak finkatzeko, hura zehazten
duen dokumentazio teknikoa aztertuta.
• Informazio-iturriak eragimenez erabiltzeko eta
maneiatzeko, eta, hala, oinetakoen eta larrukigintzako gaien
diseinuari aplika dakizkiokeen modaren joerak aztertzeko.
• Oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuen eta
bildumen diseinu teknikoa egiteko -edo badagoen bat hautatzeko-,
teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izango dena, bezeroaren
eskarien eta modako joeren arabera.
• Oinetakoen eta larrukigintzako gaien fabrikazioaren
produkzioa kudeatzeko, prozesuen erritmoak, kalitatea eta lan- eta
ingurumen-segurtasuna bermatuta.
• Oinetakogintzako produktuen, osagarrien edo bildumen
fabrikaziorako beharrezko gauzatze-prozesuak definitzeko eta
erabili beharreko teknikak hautatzeko, baita beharrezkoak diren
kalitate-kontrolak eta lan- eta ingurumen-segurtasuneko elementuak
ere.
• Oinetakoen eta larrukigintzako gaien doikuntzak eta
patroiak egiteko, eta, horrela, lanak finkatutako epeak betetzeko
moduan antolatzeko, giza baliabideak eta baliabide materialak
ahalik eta gehien baliatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek oinetakogintzako eta
larrukigintzako produkzioaren sektorean egiten du lan, enpresa
txiki, ertain eta handietan, bere kontura nahiz besteren kontura,
diseinu teknikoko lanak egiten, produkzioa kudeatzen, oinetakoak
eta osagarriak egiten eta industrializaziorako patroiak egiten.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Oinetakoen eta larrukigintzako gaien diseinatzaile
teknikoa.
• CAD/CAM bidezko patroigintzako teknikaria.
• Oinetakogintzako modelogile patroigile doitzailea.
• Larrukigintzako modelogile patroigilea.
• Oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuak
garatzeko teknikaria (I+D+I).
• Oinetakogintzako patroigile eskalagilea.
• Larrukigintzako gaien patroigilea.
• Oinetakoen eta larrukigintzako gaien fabrikazioko
teknikaria.
• Oinetakogintzako eta larrikugintzako industrietako
kalitate-kontroleko teknikaria.
• Fabrikazioko burua.
• Kalitate-gainbegiratzailea.
• Produkzio-kontrolatzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Oinetakoak eta joerak.
• Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia.
• Oinetakoen eta osagarrien diseinu teknikoa.
• Oinetakoen eta osagarrien doikuntza eta patroigintza.
• Oinetakogintzako patroien industrializazioa.
• Prototipoak egitea.
• Jantzigintza industrialeko produkzioaren
antolamendua.
• Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa
eta ingurumen-babesa.
• Oinetakogintzako prozesuak.
• Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako
materialak.
• Oinetakoak eta osagarriak diseinatzeko eta
produzitzeko proiektua.
• Laneko prestakuntza eta orientabidea.
• Enpresa eta ekimen sortzailea.
• Lantokiko prestakuntza.
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak