Lanbide-arloak

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP

Heziketa-zikloak > Goi-maila

NEURRIRAKO ETA IKUSKIZUNETARAKO JANTZIETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Neurrirako eta ikuskizunetarako jantzietako goi-mailako teknikaria (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

 

Goi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Erdi-mailako teknikariaren titulua edukitzea.
• Goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana.
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoan (urriaren 3ko 1/1990) ezarritako Batxilergoko titulua edukitzea.
o Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditu izana.
o Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate aurrekoa gainditu izana.
o Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
o Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea edukitzea.


Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Beharrak identifikatzea, betiere bezeroak berak ematen dion informazioa abiapuntu izanik eta produktua erabiliko den testuingurua kontuan hartuta.
• Informazio-iturriak eraginkortasunez erabiltzea, neurrirako eta ikuskizunetarako jantzigintzan aplika daitezkeen modako joerak aztertzeko.
• Produktu bat egiteko erabili beharreko materialak hautatzea, hura zehazten duen dokumentazio teknikoa eta bezeroari hartutako neurriak aztertuta.
• Neurrirako jantzigintzako produktuak manikiaren gainean modelatzea, proposatutako diseinuaren arabera.
• Beharrezko patroiak egitea, baliabideen gehieneko aprobetxamenduarekin eta proposatutako diseinura eta bezeroaren neurrietara doituta.
• Neurrirako jantziak eta jantzi-jokoak egitea, bezeroaren beharretara egokituta.
• Ikuskizunetarako jantziak eta osagarriak egitea, proiektu artistikoko figurinetara doituta.
• Joskintza klasikoko jantziak eta jantzi-jokoak egitea, bezeroaren beharretara egokituta.
• Lehengaiak eta gai osagarriak metatzea eta prestatzea, neurrirako jantzigintzako produktuak ebakitzeko, egiteko, mihiztatzeko eta akabera emateko.
• Neurrirako jantzigintza-proiektuen aurrekontuak egitea, merkatuko prezioak aplikatuta eta beharrezko baliabideak kalkulatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Jantzien modelogile patroigilea.
• Neurrirako jostuna.
• Ikuskizunetarako jantzigintzako jostuna.
• Joskina.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek neurrirako eta ikuskizunetarako jantzigintzaren sektorean egiten du lan, enpresa txiki eta ertainetan, besteren kontura zein norberaren kontura, baita enpresa handietan ere, besteren kontura, eta enpresa horietan elaborazio-funtzioak, nagusiki, eta baliabideak diseinatzeko eta kudeatzeko funtzioak betetzen ditu.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak. (165 o.)
• Neurrirako jantzigintzan modelatzeko eta patroiak egiteko teknikak. (297 o.)
• Neurrirako jantzietako baliabideen kudeaketa. (80 o.)
• Ikuskizunetako jantziak. (120 o.)
• Joskintza klasikoa. (160 o.)
• Moda eta janzteko joerak. (165 o.)
• Neurrirako jantzien diseinua. (140 o.)
• Neurrirako jantzigintza. (264 o.)
• Neurrirako eta ikuskizunetarako jantzietako proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies