Lanbide-arloak
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Beharrak identifikatzea, betiere bezeroak berak
ematen dion informazioa abiapuntu izanik eta produktua erabiliko
den testuingurua kontuan hartuta.
• Informazio-iturriak eraginkortasunez erabiltzea,
neurrirako eta ikuskizunetarako jantzigintzan aplika daitezkeen
modako joerak aztertzeko.
• Produktu bat egiteko erabili beharreko materialak
hautatzea, hura zehazten duen dokumentazio teknikoa eta bezeroari
hartutako neurriak aztertuta.
• Neurrirako jantzigintzako produktuak manikiaren
gainean modelatzea, proposatutako diseinuaren arabera.
• Beharrezko patroiak egitea, baliabideen gehieneko
aprobetxamenduarekin eta proposatutako diseinura eta bezeroaren
neurrietara doituta.
• Neurrirako jantziak eta jantzi-jokoak egitea,
bezeroaren beharretara egokituta.
• Ikuskizunetarako jantziak eta osagarriak egitea,
proiektu artistikoko figurinetara doituta.
• Joskintza klasikoko jantziak eta jantzi-jokoak
egitea, bezeroaren beharretara egokituta.
• Lehengaiak eta gai osagarriak metatzea eta
prestatzea, neurrirako jantzigintzako produktuak ebakitzeko,
egiteko, mihiztatzeko eta akabera emateko.
• Neurrirako jantzigintza-proiektuen aurrekontuak
egitea, merkatuko prezioak aplikatuta eta beharrezko baliabideak
kalkulatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Jantzien modelogile patroigilea.
• Neurrirako jostuna.
• Ikuskizunetarako jantzigintzako jostuna.
• Joskina.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek neurrirako eta ikuskizunetarako
jantzigintzaren sektorean egiten du lan, enpresa txiki eta
ertainetan, besteren kontura zein norberaren kontura, baita enpresa
handietan ere, besteren kontura, eta enpresa horietan
elaborazio-funtzioak, nagusiki, eta baliabideak diseinatzeko eta
kudeatzeko funtzioak betetzen ditu.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako
materialak. (165 o.)
• Neurriko jantzigintzan modelatzeko eta patroiak
egiteko teknikak. (297 o.)
• Jantziak neurrira egiteko baliabideak kudeatzea. (80
o.)
• Ikuskizunetako jantziak. (120 o.)
• Joskintza klasikoa. (160 o.)
• Moda eta janzteko joerak. (165 o.)
• Neurriko jantziak diseinatzea. (140 o.)
• Neurriko jantziak egitea. (264 o.)
• Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen proiektua. (50
o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak