Lanbide-arloak
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Jantziak, osagarriak eta ehungintzako eta larrugintzako
beste gai batzuk neurrira eta modu industrialean egitea.
Profesional hau gai izango da:
• Jantzigintzan esku hartzen duten makinak, tresnak eta
materialak prestatzeko eta jantzigintza-prozesuak zehazteko.
• Ehunak, larruak eta ehunezko beste material batzuk
ebakitzeko, patroia abiapuntu izanik.
• Ehunezko eta larruzko piezak mihiztatzeko.
• Ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien
akaberak egiteko.
• Jantziak neurrira egiteko patroiak lantzeko.
• Jantzigintzako makinetan eta tresnerian lehen mailako
mantentze-lanak egiteko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Profesional honek jantzigintzako eta modako
establezimenduetan eta industrietan egiten du lan; zehazki,
materialak prestatu eta ebakitzen, jantziak produzitzen, eta
etxerako, industria-erabileretarako eta kiroletarako ehunezko eta
larruzko jantzien eta osagarrien industria-akabera egiten
dihardutenetan; baita neurrirako jantzigintzako establezimenduetan
ere.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Jantzi-egilea.
• Jostuntzako eta joskintzako laguntzailea.
• Jantzigintzako espezialista.
• Jantzigintzako ofiziala.
• Ehunezko jantzien eta gaien ebakitzailea.
• Josteko eta brodatzeko industria-makinen operadorea.
• Josle mihiztatzailea.
• Ehunezko eta larruzko jantzien eta gaien markatzaile
ebakitzailea.
• Lisatzaile akabera-egilea.
• Akabera-makinen operadorea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Moda eta joerak. (132 o.)
• Patroiak. (105 o.)
• Mantentze elektromekanikoaren printzipioak. (132 o.)
• Ehungintzako materiak eta larrua. (165 o.)
• Materialak ebakitzea. (231 o.)
• Neurrirako jantzigintza. (168 o.)
• Jantzigintza industriala. (297 o.)
• Jantzigintzako akaberak. (126 o.)
• Bezeroarentzako informazioa eta arreta. (63 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak