Lanbide-arloak

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

EHUNGINTZAKO PRODUKTUAK FABRIKATZEKO ETA HOBETZEKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Fabrikazio-prozesuaren faseak identifikatzea, fase horietako bakoitza azken produktuarekin lotuta, betiere fitxa teknikoak interpretatzeko.
• Lehengaien propietateak eta ezaugarriak aztertzea, horien aplikazioak eta erabilera-irizpideak deskribatuta, hautaketari begira.
• Fitxa teknikoak interpretatzea, eta lehengaiak eta beste gai osagarri batzuk prestatzeko prozedurak eta materialak identifikatzea.
• Errezetak eta formulazioak interpretatzea, eta, horretarako, produktu kimikoen kontzentrazioak eta kantitateak identifikatzea, baita tratamendu-bainuak eta -oreak prestatzeko prozedurak ere.
• Makineriaren ezaugarriak ezagutzea, eta makineriak produkzio-prozesuaren fase bakoitzarekin duen lotura zehaztea, betiere makineria, lanabesak eta erremintak prestatzeko.
• Prozedurak identifikatzea, eta inplikatuta dauden prozesuak ezaugarritzea, baita produktuei akabera emateko eta biltegiratzeko teknikak ere.
• Tarteko eta amaierako produktuak egiaztatzeko irizpideak aztertzea, eta produktu horiek ezaugarritzen dituzten prozesuaren parametroak identifikatzea, produktuen amaierako ezaugarriak eta aurkezpena egiaztatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Makineriaren operadorea.
• Sailkatzailea.
• Ehungintzako tinduen teknikaria, artilearen garbiketa (ehungintza).
• Akabera-emailea.
• Ehuna hobetzeko teknikaria.
• Ehuna hobetzeko disoluzioen prestatzailea.
• Irazki bidezko ehulea.
• Puntu-ehulea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek jantzigintzarako, etxeko ehunetarako eta erabilera teknikoko ehunetarako erabiliko diren harien, ehundu gabeko oihalen eta zulo-brodatuzko eta puntuzko ehunen produkziora zuzentzen diren enpresetan egiten du lan. Era berean, hariak, ehundu gabeko oihalak, zulo-brodatuzko eta puntuzko ehunak eta jantziak hobetzera zuzentzen diren enpresetan egin dezake lan. 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Mantentze elektromekanikoaren printzipioak. (55 o.)
• Ehungintzako materiak eta larrua. (105 o.)
• Aprestuen aplikazioa. (70 o.)
• Ehungintzako akaberak. (60 o.)
• Prestaketa eta tindaketa. (140 o.)
• Estanpazioa. (80 o.)
• Harien eta ehundu gabeko oihalen fabrikazioa. (70 o.)
• Zulo-brodatuzko ehungintza-teknikak. (110 o.)
• Bilketa bidezko puntuzko ehungintza-teknikak. (55 o.)
• Irazki bidezko puntuzko ehungintza-teknikak. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (50 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika