Lanbide-arloak
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Ehungintzako eta larrugintzako diseinu teknikoari
aplika dakizkiokeen joerak aztertzeko informazio-iturriak
erabiltzea eta maneiatzea.
• Materiak eta produktuak hautatzea, ondoren diseinu
teknikoak ehungintzan eta larrugintzan garatzeko egokiak diren
egiaztatuta.
• Amaierako produktuaren osagaien egokitzapena
zehaztea,parametro fisiko-kimikoak aztertuta eta diseinuaren
eskakizunen arabera.
• Ehungintzako eta larrugintzako diseinu teknikoa
egitea, bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ziurtatuta,
betiere bezeroaren eskaerak eta modaren joerak kontuan izanik.
• Ehungintzako eta larrugintzako prototipoak lantzea,
zehaztapen teknikoei jarraituta eta giza baliabideak eta baliabide
materialak optimizatuta.
• Ehungintzako produktuak eta larru amaituak lortzeko
beharrezko teknika eta produkzio-prozesuak egokitzea,
kalitate-kontrolak eta laneko eta ingurumeneko
segurtasun-elementuak aplikatuta.
• Ehungintzan eta larrugintzan, produktuen,
prozesuen eta materialen arloko berrikuntzak proposatzea, beste
diseinu batzuk eta horiek erabiltzeko beste aukera batzuk sortuz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Harigintzako diseinatzaile teknikoa.
• Puntuzko jantzien diseinatzaile teknikoa.
• CAD-CAM bidezko zulo-brodatuzko ehunen diseinatzaile
teknikoa.
• Zulo-brodatuzko eta fantasiazko harizko ehunen
diseinatzailea.
• Alfonbren eta tapizen diseinuen kopista.
• Ehungailuetarako diseinuen kopista.
• Ehungintzako estanpazioko diseinu-teknikaria (I+D+i).
• CAD-CAM bidezko ehungintzako estanpatuen
diseinatzaile teknikoa.
• CAD-CAM bidezko larruen akaberen diseinatzaile
teknikoa.
• Larruen akaberetako, grabatuetako eta estanpatuetako
teknikaria.
• Larru-produktuen garapeneko teknikaria (I+D+i).
• Ehungintzako eta larruen akaberetako diseinatzaile
teknikoa.
• Ehungintzako eta larrugintzako materialen eta gaien
produkzioko kalitate-kontroleko teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek harigintzako, ehungintzako eta
larrugintzako sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan egiten
du lan, bere kontura zein besteren kontura, produktuak diseinatzen
eta garatzen, ehungintzako eta larrugintzako materialen analisiak
eta kontrola egiten eta prozesuak egokitzen.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ehungintzako eta larrugintzako produktuen laginak.
(165 o.)
• Harigintzako prozesuak eta analisia. (198 o.)
• Ehunen eta ehundu gabeko oihalen prozesuak eta
analisia. (264 o.)
• Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia.
(100 o.)
• Ehunen hobetze- eta estanpatze-prozesuak. (264 o.)
• Larruen tindatze- eta akabera-prozesuak. (120 o.)
• Ehunen diseinu teknikoa. (140 o.)
• Larruen akaberen diseinu teknikoa. (140 o.)
• Ehungintzako eta larrugintzako diseinu teknikoko
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak