Lanbide-arloak

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP

Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH

EHUNEZKO ETA LARRUZKO ARTIKULUEN KONPONKETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Lanpostua, erremintak eta makineria prest jartzea -ehunezko gaiak garbitzeko eta lisatzeko eta horietan konponketak egiteko, baita oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzeko ere- eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.
• Ehunezko gaiak uretan eta/edo lehorrean garbitzeko prozesuak egitea, baita tratatutako gaiak lehortzea, lisatzea, poltsan sartzea eta biltegiratzea ere, ezarritako prozesua, metodoak eta produktuak aplikatuta.
• Jantziak edo etxeko gaiak konpontzea eta egokitzea, ehungintzako berariazko oinarrizko teknikak aplikatuta eta beharrezko akabera ziurtatuta.
• Oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzea eta, horretarako, desmuntatzeko eragiketak egitea, konpontzeko aukerak ebaluatzea eta piezak eta osagarriak eskuz edo makina bidez josita mihiztatzeko aukera ebaluatzea, betiere erresistentziako, ekonomiako eta funtzionaltasuneko irizpideen arabera.
• Oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, hala nola uhaleriako objektuak egitea eta, hala badagokio, giltzak eta aginteak bikoiztea.
• Bezeroari arreta ematea eta haren beharrak behar bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, ikaskuntza sakontzeko tresna gisa, eta etengabeko ikaskuntzak eskaintzen dizkigun aukerak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zapataria/oinetakoen konpontzailea.
• Oinetakoen konponketako laguntzailea.
• Larrukigintzako gaien konpontzailea.
• Larrukigintzako laguntzailea.
• Uhalgilea.
• Artisau larrukigilea.
• Arropa-garbigailuetako eta -lehorgailuetako langilea.
• Arropak lisatzeko makinetako eta tresneriako langilea.
• Eskuz edo etxeko makina bidez josten duen joslea.
• Josle pasaratzailea.
• Konponketetako jostuna.
• Jantzigintzako langilea.
• Joskintzako langilea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; Administrazioa eta kudeaketa; Arte grafikoak; Merkataritza eta marketina; eta Beira eta Zeramika).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek bere kontura edo besteren kontura egiten du lan oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzera zuzentzen diren enpresa txikietan edo eskulangintzako lantegietan, baita kolektiboei arreta emateko enpresetan, industria-garbitegietan eta antzekoetan, ehunen eta larruen konponketako establezimenduetan, edo modako saltokientzat edo azken bezeroentzat gisa horretako gaietan konponketak egiten dituzten enpresa txikietan ere.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Ehungintzako material eta produktuak. (99 o.)
• Larrukigintzako produktuak konpontzea eta garnizionaritzako artikulu txikiak sortzea. (132 o.)
• Oinetakoak konpontzea eta jarduera osagarriak. (132 o.)
• Jantziak eta etxeko arropak konpontzea eta egokitzea. (198 o.)
• Apaintzeko ehunezko gaiak egitea. (168 o.)
• Bezeroentzako arreta. (66 o.)
• Ehunen eta ijeztuen mihiztatzea. (192 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika