Lanbide-arloak

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza - TCP

Araututako lanbideak

Heziketa-zikloekin eta profesionaltasun-ziurtagiriekin zerikusia duten jarduera arautuak

Lanbide arautuak / LHko titulua dokumentuak heziketa-ziklo batek gaitzen dituen jarduera arautuei buruzko informazioa aurkezten du.

 

Lanbide arautuak / Profesionaltasun-ziurtagiria dokumentuak profesionaltasun-ziurtagiri batek gaitzen dituen jarduera arautuei buruzko informazioa aurkezten du. Araudi asko oraindik artitaraku gabe dagoenez gaitazun batzuk ez daude egiaztatuta.

 

PZak - Jarduera arautuak taulak Profesionaltasun Ziurtagiriak eta hainbat jarduera edo lanbide arautu lotzen ditu. Lotura horrek, haatik, ondoren azalduko diren egoerak eragin ditzake:

 

1.      Profesionaltasun Ziurtagiriak jarduera arautu bat egiteko gaitzen du, eta hala ezarrita dago, berariaz, profesionaltasun-ziurtagiria argitara ematen duen Errege Dekretuan bertan edo dagokion jarduera erregulatzen duen araudian, edo administrazio eskudunen arteko barne-akordio bidez ezarrita dago.

 

2.      Profesionaltasun Ziurtagiria argitaratu duen Errege Dekretuan berariaz ezartzen denaren arabera, dagokion Profesionaltasun Ziurtagirian barnean hartzen da jarduera arauturako gaitzeko beharrezko prestakuntza; alabaina, administrazio eskudunak (industriak, osasunak edo jarduera arautzen duenak) oraindik ez du prestakuntza hori baliozkotu, eta ez du ziurtagiria eskuratu dutenak gaitzeko erabakia hartu.

 

3.      Profesionaltasun Ziurtagiriak ez du inola ere aditzera ematen araututako jarduera; haatik, haren jardun-esparruan argi eta garbi barnean hartzen den jarduera bat da, eta, hortaz, hura gaitzea eskatzen du. Kasu horretan, gerta daiteke Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruko administrazio eskudunen arteko akordio bat egotea eta, hala, ziurtagiriak gaitzea, edo gerta daiteke akordio hori gauzatzeko egotea, 2. puntuan gertatzen den moduan.

 

Horrenbestez,  taula horren edukiak jakinarazten digu zer jarduera barnean hartzen den Profesionaltasun Ziurtagiri jakin baten lanbide-jardunaren esparruan eta, aldi berean, arautzen dituen administrazioren batek (industria, osasuna, nekazaritza,...). Aditzera ematen digu Profesionaltasun Ziurtagiriak zer kasutan eramaten duen zuzenean gaitzera eta zer kasutan ez; nolanahi ere, aldi baterako egoera izango da hori.

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies