Lanbide-arloak
Beira eta zeramika - VIC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Konposizio zeramikoak garatzea, eta oreen, produktu
zeramikoen, konformatuen eta fritakin, esmalte eta pigmentu
zeramikoen fabrikazioa kudeatzea.
Profesional hau gai izango da:
• Laborategiko, planta pilotuko eta planta
industrialeko probak egiteko, eta, hala, produktu eta ore
zeramikoak eta fritakin, esmalte eta pigmentu zeramikoak garatzeko.
• Erabiltzaileari konposizioen aplikazioan teknikoki
aholkuak emateko eta prozesuaren informazioa lantzeko.
• Produkzioa programatzeko.
• Fabrikazioko lerroen eta tresneriaren prestaketa- eta
doikuntza-lanak antolatzeko.
• Produkzioa abian jartzeko.
• Fabrikazio-prozesuak eta kontrol-sistemak
gainbegiratzeko.
• Lortutako emaitzak kudeatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Ore zeramikoen, fritakinen, pigmentuen, esmalteen,
eraikuntzarako lauzen eta terrakota-materialen, material
erregogorren, ontziteria zeramikoen, sanitarioen, dekorazio-gaien
eta erabilera teknikoko zeramiken fabrikazio-sektorean.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Produktuaren ikerketa- eta garapen-laborategia.
• Ore, esmalte eta pigmentu zeramikoen industrietako
laguntza teknikoko saltzailea.
• Industria zeramikoetako eta pigmentu-industrietako
eta esmalte zeramikoko industrietako produkzioaren programazioa eta
kontrola.
• Pigmentuen eta esmalte zeramikoen industrietako eta
industria zeramikoetako kalitate-kudeaketa.
• Pigmentuen eta esmalte zeramikoen industrietako eta
industria zeramikoetako kalitate-kontroleko laborategia.
• Pigmentuen eta esmalte zeramikoen industrietako eta
industria zeramikoetako ingurumen-kudeaketa.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ore zeramikoen garapena.
• Fritakin, pigmentu eta esmalte zeramikoen garapena.
• Produktu zeramikoen garapena.
• Ore zeramikoen eta produktu zeramiko konformatuen
fabrikazioa.
• Fritakin, pigmentu eta esmalte zeramikoen
fabrikazioa.
• Zeramika-produktuak fabrikatzeko prozesuen kontrola.
• Produkzioaren programazioa.
• Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa
eta ingurumen-babesa.
• Zeramika aurreratuak.
• Zeramika-produktuak fabrikatzeko proiektua.
• Laneko prestakuntza eta orientabidea.
• Enpresa eta ekimen sortzailea.
• Lantokiko prestakuntza.
Azken sarrerak
2019ko deialdi orokorreko espezialidade guztien behin‐betiko ebaluazio akten publikazioa
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 31/10/2019
2019ko deialdi orokorreko espezialidade guztien behin‐behineko ebaluazio‐akten publikazioa.
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/10/2019
Lanbide-arloa Itsasoa eta arrantza- MAP: Kualifikazio-taula
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 30/09/2019
Etiketak