Lanbide-arloak
Beira eta zeramika - VIC
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Lehengaiak hornitzea eta biltegiratzea, haien
ezaugarriei erreparatuta.
• Fritakin, pigmentu eta esmalte zeramikoen
fabrikaziorako makinak, tresneria eta instalazioak prestatzea,
produkzio-prozesuaren eskakizunen arabera.
• Fritakin, pigmentu eta esmalte zeramikoen
fabrikaziorako tresneria eta instalazioak gidatzea, jasotako
argibideei jarraituta.
• Produktu zeramiko konformatuen orea fabrikatzeko,
konformatzeko, esmaltatzeko eta erretzeko makinak, tresneria eta
instalazioak prestatzea, produkzio-prozesuaren eskakizunei
jarraituta.
• Produktu zeramiko konformatuak fabrikatzeko tresneria
eta instalazioak jarraibide teknikoen arabera gidatzea,
produkzio-prozesuaren eskakizunei jarraituta.
• Lehengaiak, prozesuak, produktu akabatuak eta
produktuen garapena ezaugarritzeko eta kontrolatzeko saiakuntzak
egitea, ezarritako prozedurei jarraituta.
• Produktu zeramiko elaboratuak sailkatzeko,
enbalatzeko eta biltegiratzeko tresneria eta instalazioak gidatzea,
produktuen ezaugarriak kontuan hartuta.
• Makinak, tresneria eta instalazioak mantentzeko lanak
egitea, horien eragimen- eta eraginkortasun-baldintzak mantentzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Produktu zeramikoen sektoreko enpresa txiki, ertain
eta handietako produkzio-arloa.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanbide eta lanpostu adierazgarrienak dira:
• Esmalteak eta tinta zeramikoak prestatzeko sekzioko
arduraduna.
• Lehengaiak hartu, biltegiratu eta kontrolatzeko
arduraduna.
• Oreak ehotzeko arduraduna.
• Industria zeramikoko atomizazioko arduraduna.
• Oreen sekzioko arduraduna.
• Galdaketa-lerroko arduraduna.
• Estrusio-lerroko arduraduna.
• Platerak moldeatzeko makinako gidaria.
• Esmaltatze-lerroko arduraduna.
• Dekorazio-lerroko arduraduna.
• Aldizkako labeetako eta labe jarraitu
ez-automatikoetako arduraduna.
• Erretzea erregulatzeko aginte automatikoak dituzten
labe jarraituetako labaria.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ore zeramikoak fabrikatzeko prozesuak.
• Fritakin eta pigmentu zeramikoak fabrikatzeko
prozesuak.
• Esmalte zeramikoak prestatzeko prozesuak.
• Zeramika-produktuak fabrikatzeko prozesuak.
• Zeramikaren arloko araudia.
• Zeramikazko materialen eta prozesuen kontrola.
• Produktuak garatzeko teknikak eta saiakuntzak.
• Mantentze elektromekanikoaren printzipioak.
• Laneko prestakuntza eta orientabidea.
• Enpresa eta ekimen sortzailea.
• Lantokiko prestakuntza.
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak