Lanbide-arloak

Beira eta zeramika - VIC

Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH

BEIRAGINTZAKO ETA BUZTINGINTZAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Langunea prestatzea eta agindu zaizkion zereginak egiteko materialak eta lanabesak pilatzea, langunea garbi eta txukun mantenduta eta, hala badagokio, sortzen diren hondakinak kenduta.
• Zeramika-produktuak fabrikatzeko erretxinazko edo eskaiolazko moldeen artisau-produkziorako eta/edo produkzio erdiautomatikorako matrizeak egokitzea.
• Zeramika-produktuak fabrikatzeko eta moldeak erreproduzitzeko oreak prestatzea, erabilera-jarraibideak errespetatuta eta homogeneotasuna ziurtatuta.
• Moldeen eta zeramika-produktuen artisau-fabrikaziorako edo fabrikazio erdiautomatikorako makineriarekin eta tresneriarekin lan egitea, betiere isurtzeko, desmoldekatzeko, erretzeko eta lehortzeko eragiketak kontrolatuta.
• Beira urtua konformatzea, pultsura eta/edo moldean putz eginda, betiere ezarritako zehaztapen teknikoen, formalen eta estetikoen arabera.
• Beirateen eta beira-produktuen artisau-fabrikaziorako edo fabrikazio erdiautomatikorako makineriarekin eta tresneriarekin lan egitea, eta, horretarako, mekanizazio-lanak egitea (ebakitzea, ertzak lantzea, lisatzea, leuntzea, mateatzea, biselatzea, alakatzea), konformazio-lanak egitea, termoformazio-lanak egitea eta fusing-a egitea.
• Beira eta zeramika-produktuak dekoratzea, gainazaleko aplikazio mekanizatu eta eskuko bidez eta ezarritako zehaztapen teknikoen eta estetikoen arabera.
• Landutako piezen produkzio- eta kalitate-akatsak identifikatzea, eta ingurumen-segurtasunari buruzko arauen arabera horiek biltegiratzeko, birziklatzeko edo ezabatzeko sailkatzea.
• Materialak eta produktuak hartzeko, biltegiratzeko eta bidaltzeko oinarrizko lanak egitea eta izakinak kontrolatzea, ezarritako maila ziurtatzeko.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan  komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zeramikako moldeatzailea: isurlea, muntatzailea, itsaslea.
• Buztingintzako, prentsatze plastikoko eta kalibratze-tornuko langilea.
• Zeramika-produktuen eskuzko dekoraziorako lineako pintorea.
• Artisau-zeramikarako moldeetako langilea eta artisau-zeramikarako moldeaketa bidezko erreprodukzioko langilea.
• Beira-produktuen langilea.
• Beira-tailatzailea.
• Apaindurako beira lauaren moldeatzailea (termoformazioa).
• Fusing-eko langilea.
• Beiragilea eta beirateetako beiragilea.
• Putz-egilea.
• Modelatzailea.
• Ijezlea.
• Ebakitzailea.
• Beira-leuntzailea.
• Beira-grabatzailea.
• Beirako pintore dekoratzailea.
• Industriarako beirazko ontzien elaboratzailea.
• Beira hutsa eskuz eta erdiautomatikoki transformatzen duen langilea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Beira eta Zeramika; Arte grafikoak; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; Administrazioa eta kudeaketa; eta Merkataritza eta marketina; ).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek zeramika-produktuen fabrikazioko eta beira-produktuen fabrikazioko, transformazioko eta/edo dekorazioko enpresa txikietan eta ertainetan edo artisau-lantegietan egiten du lan, baita beirak muntatzeko enpresetan ere. Oro har, besteren kontura egiten du lan goragoko mailako teknikariek esleitzen dizkioten helburuen eta egitekoen esparruan, edo artisau artista baten jarraibideen mende. Batzuetan, etxeko, dekorazioko edo apaindurako objektuen fabrikazioarekin lotzen den artisautzaren arloan bere kontura ere egin dezake lan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Moldeak erreproduzitzea. (99 o.)
• Pieza zeramikoak konformatzea. (198 o.)
• Produktu zeramikoei akabera ematea. (99 o.)
• Eskuzko mekanizatuak eta gainazaleko aplikazioak. (99 o.)
• Termoformatua, fusinga eta beirateak. (132 o.)
• Beira urtuko eta beira-hodietako mekanizatuak, eskuzkoak eta erdiautomatikoak. (120 o.)
• Bezeroentzako arreta. (72 o.)
• Esmalte zeramikoen prestaketa. (96 o.)
• Zeramika-oreak ekoiztea. (72 o.)
• Zientzia aplikatua I. (165 o.)
• Zientzia aplikatua II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizarte I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizarte II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabide I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabide II. (25 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika