Lanbide-arloak
Arteak eta eskulangintzak - ART
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Goi-mailako zikloetara sartzeko, gutxienez honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxilergoko titulua izatea.
• Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen titulua izatea.
• Heziketa-zikloan sartutako 3. mailako C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana.
• Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko prestatzeko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana.
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
• Lanbide Heziketako Goi Mailako teknikari titulua edo Unibertsitate-titulu bat izatea.
• Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea:
o Batxilergoko titulua, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritakoa.
o Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) titulua edo titulua lortzeko irakasgai guztiak gaindituta izatea.
o Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gaindituta izatea.
o Unibertsitateko edo unibertsitate aurreko orientazio-ikastaroa gainditu izana.
o Teknikari espezialistaren titulua, goi-mailako teknikariaren titulua edo baliokidea ondorio akademikoetarako.
o Unibertsitate-titulua edo baliokidea.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria: homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.
Goi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.
Ikasketen iraupena:
2.182 ordu.
Zer ikasi eta egingo dut?
• Hari-instrumentuak artisau-eran diseinatzeko eta
fabrikatzeko proiektua definitu teknika grafikoak eta eskuzko nahiz
informatika bidezko irudikapen-sistema zehatzak erabiliz.
• Hari-instrumentuak diseinatzeko eta fabrikatzeko
proiektua dokumentatu erabilitako eta sortutako informazioa bilduz
(elaborazio-plana, txantiloiak, zirriborroak, marrazkiak,
hautatutako zuren fitxa teknikoak, araudi espezifikoa, aurrekontua
eta jarduteko nahiz bezeroei entregatzeko epeak, besteak beste).
• Hari-instrumentuak fabrikatzeko proiektua
interpretatu proiektuaren egitura, instrumentuen elementuei buruzko
zehaztapenak eta behar diren tresnak, makinak eta materialak
egiaztatuz, eta kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta
ingurumen-babesari buruzko irizpideak kontuan hartuz.
• Hari pultsatuko eta igurtziko instrumentuen eta
arkuen piezak eta elementuak fabrikatu proiektuan ezarritako
teknika eta prozedurak erabiliz, eta irizpide artistikoak eta
kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari
buruzko irizpideak kontuan hartuz.
• Hari pultsatuko eta igurtziko instrumentuei eta
arkuei artisau-eran akabera emateko eta horiek muntatzeko behar
diren piezak fabrikatu eta mihiztatu proiektuan ezarritako teknika
eta prozedurak erabiliz, eta irizpide artistikoak eta kalitateari,
laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko
irizpideak kontuan hartuz.
• Musika-tresnak fabrikatzeko zurak eta bestelako
material eta hornigaiak jaso eta biltegiratu proiektuan ezarritako
zehaztapenei jarraikiz.
• Piezak fabrikatzeko behar diren txantiloiak,
zirriborroak, marrazkiak eta planoak -besteak beste- egin bildutako
informazioa oinarritzat hartuz.
• Hari-instrumentuak fabrikatzeko, mantentzeko eta
konpontzeko piezak fabrikatzeko makinak, lanabesak, tresnak eta
ekipamenduak prestatu, doitu edo martxan jarri.
• Arkuak mantentzeko lanak egiteko eta horiek
konpontzeko esku-hartze plana definitu eta idatzi.
• Hari-instrumentuen arkuak konpondu eta horien
mantentze-lanak burutu esku-hartze planean ezarritakoari jarraikiz.
• Ebaketa egokiak hautatu -zur motaren arabera- eta
eskuz edo makina bat erabiliz moztu hari-instrumentuak konpontzeko
eta fabrikatzeko piezak lortzeko.
• Metalak eta bestelako materialak ebaki, trokelatu
eta, hala badagokio, soldatu horien ezaugarriak kontuan hartuz, eta
prozesu bakoitzerako behar den makineria erabiliz.
• Produktu kimikoak eta akabera emateko produktuak
(bernizak, argizariak, pinturak, kromatuak, zilarreztatuak…)
prestatu, eta zurezko, material sintetikoko eta metalezko pieza eta
instrumentuetan aplikatu.
• Musika-tresnaren sonoritatea eta erantzun mekanikoa
egiaztatu ezarritako prozeduren arabera.
• Musika-tresnen soinu-potentzia eta potentzia
akustikoa handitu eta aldatu osagai elektroakustikoak erabiliz.
• Bezeroei arreta eman hari-instrumentuen
diseinuarekin, fabrikazioarekin, mantentze-lanekin eta
konponketarekin lotutako gaiei buruzko informazioa eskainiz, eta
egindako galderei erantzunez.
• Lan-jarduerarekin lotutako aldaketa teknologikoek eta
antolamenduzkoek eragindako lan-egoera berrietara egokitu.
• Norberaren mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta
erantzukizunez bete bakarka nahiz lantalde bateko kide gisa.
• Modu eraginkorrean komunikatu, eta lan-eremuan esku
hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatu.
• Jarduera profesionalean eragina duten kalitate-,
irisgarritasun- eta diseinu-arauak bete, pertsona guztiei
dagokienez.
• Modu ekintzailean eta proaktiboan jardun
lanbide-jarduerako prozedurak hautatzean edo aplikatzean.
• Eskubideak erabili eta jarduera profesionaletik
eratortzen diren betebeharrak bete indarreko legerian
ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomikoan, sozialean
eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
Irakaskuntza horietan sartzen dira laneko arriskuen
prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezkoak diren
ezagutzak.
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lan hauek egin ahal izango ditut:
• Gitarra-egileak.
• Bandurria eta laute espainiarren egileak.
• Arku-instrumentuen luthierrak.
• Arku-instrumentuen egileak.
• Hari-instrumentuen arkuen konpontzaileak.
• Arku-egileak.
• Hari-instrumentuen arkuen egileak.
• Hari igurtziko eta pultsatuko instrumentuen
konpontzaileak.
• Hari igurtziko eta pultsatuko instrumentuen
mantentze-lanetako teknikariak.
Ikasten jarraitzea:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako Lanbide Heziketako ziklo bat, indarreko
araudiarekin bat etorriz moduluak baliozkotzeko aukerarekin.
• Unibertsitate-irakaskuntzak, indarreko araudiarekin
bat etorriz moduluak baliozkotzeko aukerarekin.
Zer irteera profesional daude?
Titulu hau lortzen duten pertsonek besteren konturako
langile edo autonomo jardungo dute hari pultsatuko instrumentuak
eta arkuak fabrikatzen dituzten artisau-izaerako enpresa eta tailer
publiko nahiz pribatu txiki, ertain eta handietan. Halaber,
hari-instrumentuak konpontzen, kontserbatzen eta mantentzen eta
instrumentu horietarako osagarriak produzitzen dituzten beste
enpresa batzuetan lan egin dezakete. Musika-tresnen salmentarekin,
fabrikazioarekin eta konponketarekin lotutako artisautza-sektorean
kokatuko da, baita zerbitzu horiek behar dituzten beste sektore
batzuetan ere (produkzio industrialekoak).
Zer lanbide araututan sartzen zara titulu
honekin?
Titulu honen bidez, zuzenean, ez dago lanbide arautu batean
sartzeko aukerarik.
Prestakuntza-plana:
Honako hauek dira prestakuntza-ziklo honetako
lanbide-moduluak:
• Musika-tresnen artisau-tailer baten antolaketa. (35
ordu)
• Musika-tresnak artisau-eran fabrikatzeko zurak eta
materialak. (35 ordu)
• Musika-tresnak artisau-eran fabrikatzeko tindagaiak
eta bernizak. (35 ordu)
• Hari-instrumentuak artisau-eran fabrikatzeko
proiektuaren diseinua. (55 ordu)
• Gitarra, bandurria edo laute espainiarren fabrikazioa
artisau-eran. (75 ordu)
• Gitarra, bandurria eta laute espainiarren elementuen
eta piezen mihiztaketa eta muntaketa artisau-eran. (65 ordu)
• Arku-instrumentuen piezen fabrikazioa artisau-eran.
(90 ordu)
• Arku-instrumentuen elementuen eta piezen mihiztaketa
eta muntaketa artisau-eran. (80 ordu)
• Hari-instrumentuen arkuen fabrikazioa artisau-eran.
(85 ordu)
• Hari-instrumentuen arkuen mantentze-lanak eta
konponketa. (75 ordu)
• Musikaren akustika. (30 ordu)
• Ingeles profesionala (GM). (50 ordu)
• Enplegurako ibilbide pertsonala I. (50 ordu)
• Enplegurako ibilbide pertsonala II. (50 ordu)
• Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM).
(30 ordu)
• Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.
(30 ordu)
• Hari-instrumentuak artisau-eran fabrikatzeko modulu
arteko proiektua. (50 ordu)
Azken sarrerak
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/03/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 11/03/2025
Etiketak
RSS feed
Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika