Lanbide-arloak
Arteak eta eskulangintzak - ART
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Dekoratuak, eszenografiak, atrezzoak, fallak eta
beste elementu batzuk eraikitzeko proiektu teknikoa egitea,
irizpide artistikoak eta bideragarritasun teknikoak eta ekonomikoak
baloratuta, talde artistikoak edo bezeroak emandako zirriborroak
eta planoak abiapuntu izanik.
• Dekoratuak, agertoki-tresneria eta fallak eraikitzeko
eta muntatzeko plana egitea, denborak, beharrak eta baliabideak
finkatuta.
• Proiektuan edo dokumentazio teknikoan zehaztutako
dekoratuen eta fallen egitura eusteko, mihiztatzeko eta lotzeko
-arotzerian- elementuak egiteko lanak zehaztea, gainbegiratzea eta
egitea, betiere bolumenen antolamendua, euste-gainazala eta
bero-kargen banaketa kontuan hartuta eta ikuskizun publikoetako
segurtasun-arauak gainbegiratuta eta beteta.
• Modelatzeko eta tailatzeko prozesuak antolatzea,
gainbegiratzea eta egitea, proiektu teknikoan zehaztutako
oinarrizko materialerako egokiak.
• Dekoratuetako, agertoki-tresneriako eta falletako
irudiak, piezak eta apaindura-elementuak modelatzeko eta
mihiztatzeko lanak antolatzea, gainbegiratzea eta egitea, proiektu
teknikoan zehaztutako oinarrizko materialerako egokiak.
• Eszenografiako eta falletako akabera artistikoen
prozesuak antolatzea, gainbegiratzea eta egitea (pinturak eta
babesak, errotulazioak eta apaindura), betiere proiektuan
definitutako bolumen eta koloreko efektu espresiboak eta
artistikoak lortzearren.
• Agertoki-tresneriako elementuak, lorategietakoak,
tapizeak, altzariak eta atrezzoa, oro har, antolatzea eta
hautatzea, eszena girotzeko beharretara egokituta.
• Dekoratuak, agertoki-tresneria eta makineria eta
fallak muntatzeko, desmuntatzeko eta mantentzeko lanak egitea eta
koordinatzea, betiere proiektu teknikorako eta muntaia-planerako
egokiak, deskribatutako efektu espresiboak eta artistikoak
lortzearren.
• Zuzeneko ikuskizunen errepresentazioan,
agertoki-tresneriaren eta -makineriaren eta efektu berezien
aldaketa gainbegiratzea eta egitea, betiere oinak markatuta
(testua, ekintzak, pasarte bateko puntua eta musika, besteak beste)
dituzten zerrenda edo gidoi teknikoen arabera edo errejidorearen
argibideen arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Artista fallagilea.
• Foguerer.
• Artista gaiatagilea.
• Zuzeneko ikuskizunetako eta ikus-entzunezko
ikuskizunetako eszenografia-dekoratuen eta bestelako kultura- eta
aisialdi-espazioen eraikuntzako lantegi-burua.
• Zurezko arotzerian eta metalezko arotzerian
espezializatuta dagoen eszenografia-dekoratuen eraikitzailea.
• Zuzeneko ikuskizunetako eta ikus-entzunezko
ikuskizunetako eta kultura eta aisialdiko beste ikuskizun
batzuetako eszenografia-dekoratuen apaindura eta akaberetako
teknikari eraikitzailea.
• Eszenografia-dekoratuen eraikitzailea.
• Ikus-entzunezko ikuskizunen dekoratzailea.
• Ikus-entzunezko ikuskizunetako dekoratuen
girotzailea.
• Ikus-entzunezko ikuskizunen eraikuntzako
koordinatzailea.
• Ikus-entzunezko ikuskizunetako dekoratuen arotza.
• Zuzeneko ikuskizunetako makineriako arduraduna.
• Ehundegiko eta agertokiko makinaria.
• Zuzeneko ikuskizunetako tresneriako arduraduna.
• Eszenako tresnazaina.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek zuzeneko ikuskizunen eta antzerkiaren
sektorean eta ikus-entzunezko ikuskizunetan eta zinematografikoetan
egiten du lan, baita standen, azoken, parte tematikoen eta
bestelako aisialdi-jardueren antolamenduan eta falla eta foguer
ikuskizun tradizionalen eta beste jai herrikoi batzuen
antolamenduan ere.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Eszenografien eta fallen diseinu teknikoa.
• Produkzioaren plangintza.
• Agertokiko egituren eta makineriaren produkzioaren
antolamendua.
• Gorputz-irudien eta ninot-en produkzioaren
antolamendua.
• Agertoki-tresneriaren produkzioaren antolamendua.
• Fallen muntaiaren antolamendua.
• Dekoratuen muntaiaren antolamendua.
• Ikuskizunen girotzea eta zerbitzua.
• Eszenografien eta fallen eraikuntza-proiektua.
• Laneko prestakuntza eta orientabidea.
• Enpresa eta ekimen sortzailea.
• Lantokiko prestakuntza.
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak