Lanbide-arloak
Arte grafikoak - ARG
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Prozesu grafikoetan beharrezkoak diren materialak
zehazteko, eta horien kontrola eta hornidura lan-fluxuaren arabera
eta araudi teknikoaren arabera antolatzeko.
• Aurreinprimaketako prozesuak eta baliabideak
kudeatzeko, produkzio-eskakizunen arabera.
• Prozesu grafikoek teknikoki erreproduzi ditzaketen
proiektuak eta diseinuak sortzeko.
• Bezeroarenganako arreta-zerbitzua eta produktu
grafikoen merkaturatzea kudeatzeko.
• Produkzio grafikoa antolatzeko, produkzio-prozesua
kalitate-kudeaketako sistemaren arabera programatuta eta
planifikatuta.
• Prozesu grafikoetan kolorea kudeatzeko, lan-fluxuaren
arabera eta eskura duen tresneriaren arabera.
• Inprimaketa-ondoko, transformatuetako eta akaberetako
prozesuak eta baliabideak produkzio-eskakizunen arabera kudeatzeko.
• Inprimaketako prozesuak eta baliabideak kudeatzeko,
produkzio-eskakizunen arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Diseinatzaile grafikoa.
• Aurreinprimaketako teknikaria.
• Inprimaketako teknikaria.
• Industria-koadernatzeko teknikaria.
• Paper, kartoi eta bestelako euskarri grafikoetako
transformatuen prozesuetako teknikaria.
• Paperezko eta kartoizko produktu amaituen
egiaztatzailea.
• Industria grafikoetako kolore-kudeaketaren
teknikaria.
• Industria grafikoetako produkzio-laguntzailea.
• Industria grafikoetako aurrekontu-egilea.
• Industria grafikoetako bulego teknikoko teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak
ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Titulua lortzen duten pertsonek arte grafikoetako
enpresetan, zerbitzu grafiko integraletako enpresetan,
argitaletxeetan, egunkarietan edo aldizkarietan, ontziak eta
enbalajeak egiten dituzten enpresetan eta packaging enpresetan
egiten dute lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez.
Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
• Produkzio grafikoko materialak. (165 o.)
• Aurreinprimaketa digitaleko prozesuak antolatzea.
(297 o.)
• Produktu grafikoak diseinatzea. (330 o.)
• Produktu grafikoak merkaturatzea eta bezeroei arreta
ematea. (99 o.)
• Industria grafikoan produkzioa kudeatzea. (100 o.)
• Kolorea kudeatzea. (80 o.)
• Inprimaketa grafikoko prozesuak antolatzea. (180 o.)
• Inprimaketa ondoko prozesuak, transformatuak eta
akaberak antolatzea. (140 o.)
• Produkzio grafikoa diseinatzeko eta kudeatzeko
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/04/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Etiketak