Lanbide-arloak
Arte grafikoak - ARG
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Tolesteko makinetan eta gomaztatzaileetan ontziak
egitea, makinako elementuak doituta.
• Euskarri inprimatua trokelatzea, makinaren elementuak
doituta.
• Euskarri grafikoak ebakitzea eta tolestea, makinen
elementuak programatuta eta doituta.
• Alanbre bidezko koadernatzea egitea, joste-trena
erregulatuta.
• Konplexuak eta "packaging" lantzeko materialak
prestatzea, propietateak egiaztatuta.
• Paper-azaleko eta azal gogorreko koadernatzea,
produkzio-lerroetako mekanismoak doituta.
• Azal gogorrak eta artxibagailuak beharrezko
kalitatearekin egitea eta estanpatzea, zehaztapen teknikoak
aplikatuta.
• Euskarri inprimatuen estanpatze termikoa egitea,
plastifikatzea eta bernizatzea, ibilbide-orriaren zehaztapenak
aplikatuta.
• Tirada egitea, zehaztapen teknikoen arabera eta "OK"
pleguaren baldintzak eta segurtasun-neurriak aplikatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Industria-koadernatzailea.
• Gillotinatze-teknikaria.
• Toleste-teknikaria.
• Tolesteko makinetako eta gomaztatzaileetako
teknikaria.
• Biltzeko makinako teknikaria.
• Tolesturak josteko makinako teknikaria.
• Paper-azaleko eta azal gogorreko koadernatzailea.
• Grapa edo alanbre bidezko koadernatzailea.
• Inprimatzaile flexografikoa.
• Koadernatze-azalak egiteko teknikaria.
• Azalak estanpatzeko teknikaria.
• "Packaging" teknikaria.
• Akabera grafikoetako teknikaria.
• Ontziak eta enbalajeak egiteko teknikaria.
• Trokelatzeko teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek arte grafikoetako enpresetan,
argitaletxeetan, komunikazio-enpresetan, publizitate-enpresetan,
inprimategietan, koadernatze-enpresetan, "packaging" enpresetan,
akabera grafikoko enpresetan, konplexuen fabrikaziokoetan eta paper
eta kartoi transformatuetako enpresetan egiten du lan. Era berean,
industria-koadernatzeko eta ontziak eta enbalajeak fabrikatzeko
sekzioak dituzten bestelako enpresetan egin dezake lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Gillotinatzea eta tolestea. (231 o.)
• Grapa bidezko azaleztapena. (132 o.)
• Paperezko eta azal gogorreko azaleztapena. (147 o.)
• Trokelaketa. (198 o.)
• Postinprimaketarako materialak. (132 o.)
• Flexografiako inprimaketa. (168 o.)
• Azalak eta artxibategiak egitea. (165 o.)
• Inprimakiaren gainazaleko tratamendua. (147 o.)
• Ontziak eratzea. (99 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak