Lanbide-arloak

Arte grafikoak - ARG

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

INPRIMAKETA ONDOKO ETA AKABERA GRAFIKOKO TEKNIKARIA

Inprimaketa-ondoko eta akabera grafikoetako teknikaria (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:
 

Erdi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
• Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa (HLKP) baten nahitaezko moduluak gainditu izana.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana (ikastaroa hastean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da)
• Erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea
• Goi-mailako zikloetarako sarbidea ahalbidetzen duten titulazioetakoren bat edo horren baliokidea edukitzea
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua
o Teknikari laguntzailearen titulua
o Teknikariaren titulua
o Goi-batxilergoko titulua
o Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren kurtsoa gainditu izana
o Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetan 1963ko planeko hirugarren kurtsoa edo komun esperimentalen bigarrena gainditu izana
o Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehen bi kurtsoetan gehienez ere bi irakasgai gainditu gabe izatea egiaztatzea
o Ondorio akademikoetarako aurrekoren baten baliokidetzat jotzen diren beste ikasketa edo prestakuntza-ikastaro batzuk gainditu izana


Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Tolesteko makinetan eta gomaztatzaileetan ontziak egitea, makinako elementuak doituta.
• Euskarri inprimatua trokelatzea, makinaren elementuak doituta.
• Euskarri grafikoak ebakitzea eta tolestea, makinen elementuak programatuta eta doituta.
• Alanbre bidezko koadernatzea egitea, joste-trena erregulatuta.
• Konplexuak eta "packaging" lantzeko materialak prestatzea, propietateak egiaztatuta.
• Paper-azaleko eta azal gogorreko koadernatzea, produkzio-lerroetako mekanismoak doituta.
• Azal gogorrak eta artxibagailuak beharrezko kalitatearekin egitea eta estanpatzea, zehaztapen teknikoak aplikatuta.
• Euskarri inprimatuen estanpatze termikoa egitea, plastifikatzea eta bernizatzea, ibilbide-orriaren zehaztapenak aplikatuta.
• Tirada egitea, zehaztapen teknikoen arabera eta "OK" pleguaren baldintzak eta segurtasun-neurriak aplikatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Industria-koadernatzailea.
• Gillotinatze-teknikaria.
• Toleste-teknikaria.
• Tolesteko makinetako eta gomaztatzaileetako teknikaria.
• Biltzeko makinako teknikaria.
• Tolesturak josteko makinako teknikaria.
• Paper-azaleko eta azal gogorreko koadernatzailea.
• Grapa edo alanbre bidezko koadernatzailea.
• Inprimatzaile flexografikoa.
• Koadernatze-azalak egiteko teknikaria.
• Azalak estanpatzeko teknikaria.
• "Packaging" teknikaria.
• Akabera grafikoetako teknikaria.
• Ontziak eta enbalajeak egiteko teknikaria.
• Trokelatzeko teknikaria.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek arte grafikoetako enpresetan, argitaletxeetan, komunikazio-enpresetan, publizitate-enpresetan, inprimategietan, koadernatze-enpresetan, "packaging" enpresetan, akabera grafikoko enpresetan, konplexuen fabrikaziokoetan eta paper eta kartoi transformatuetako enpresetan egiten du lan. Era berean, industria-koadernatzeko eta ontziak eta enbalajeak fabrikatzeko sekzioak dituzten bestelako enpresetan egin dezake lan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Gillotinatzea eta tolestea. (231 o.)
• Grapako koadernatzea. (132 o.)
• Paper-azaleko eta azal gogorreko koadernatzea. (147 o.)
• Trokelatzea. (198 o.)
• Inprimaketa-ondoko materialak. (132 o.)
• Flexografiako inprimaketa. (168 o.)
• Azalak eta artxibagailuak egitea. (165 o.)
• Inprimakiaren gainazaleko tratamendua. (147 o.)
• Ontziak egitea. (99 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies