Lanbide-arloak

Arte grafikoak - ARG

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

INPRIMAKETA GRAFIKOKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Inprimaketa-gorputza prestatzea, eta sakongrabatuko makina erregistratzea eta puntu-puntuan jartzea.
• Tanpografiako makinaren mekanismoak prestatzea eta tirada egitea.
• Papera makinatik segurtasun-baldintzetan pasatzea.
• Inprimaketa-gorputza, tintaztatze-bateria eta bustitze-sistema segurtasun-baldintzetan prestatzea.
• Tirada egitea, zehaztapen teknikoen arabera eta "OK" pleguaren baldintzak eta segurtasun-neurriak aplikatuta.
• Inprimatze-makina garbitzea eta mantentzea, fabrikatzailearen zehaztapenen arabera.
• Informatika-fitxategiak sortzea eta raster irudi-prozesadorea (rip) software egokiarekin konfiguratzea, lanaren zehaztapenen arabera.
• Flexografiako makinaren elementu guztiak prestatzea eta erregulatzea.
• Fotolitorik gabe serigrafiako pantailak eskuratzeko prozesatze-sistema digitala erabiltzea (Computer To Screen-CTS)
• Inprimaketako euskarriak, tintak eta beste material batzuk prestatzea eta horien propietateak egiaztatzea.
• Produkziora zuzendutako euskarria, tintak eta beste material batzuk manipulatzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Orokorrean offseteko makinen operadorea.
• Offset bidezko inprimaketako makinista.
• Offset bidezko inprimaketako teknikaria.
• Flexografiako plantxen muntatzailea.
• Makina flexografikoko operadorea.
• Flexografiako inprimaketa-makinaren gidaria.
• Sakongrabatuko makinako operadorea.
• Inprimatzaile digitala.
• Inprimaketa digitaleko teknikaria.
• Inprimaketa serigrafikoko teknikaria.
• Serigrafiako inprimatzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek offseteko, flexografiako edo serigrafiako inprimaketako edo inprimaketa digitaleko saila duten arte grafiko orokorreko enpresetan egiten du lan. Ondoko lan hauekin lotutako enpresak izango dira: Liburuak inprimatzen eta aldizkako argitalpenak egiten dituzten enpresak, ontziak eta paperezko paketatzeak egiten dituzten enpresak, plastikoak, konplexuak eta kartoi uhinduak egiten dituztenak, papera eta kartoia eraldatzen dituztenak, publizitatea argitaratzen dituztenak, eta ehunean, zeramikan eta beste hainbat produktutan inprimatzen dituztenak.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Offset makinen prestaketa eta erregulazioa. (297 o.)
• Offset tiradaren garapena. (189 o.)
• Flexografiako inprimaketa. (189 o.)
• Serigrafiako inprimaketa. (231 o.)
• Inprimaketa digitala. (198 o.)
• Inprimaketarako materialen prestaketa. (231 o.)
• Behe-erliebeko inprimaketa. (84 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika