Lanbide-arloak
Arte grafikoak - ARG
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Informatika-fitxategiak sortzea eta raster
irudi-prozesadorea (rip) software egokiarekin konfiguratzea,
lanaren zehaztapenen arabera.
• Irudiak digitalizatzea, ukituak egitea eta tratatzea,
produktu grafikoak behar duen kalitatea lortzeko.
• Orrien ezarpen digitala egitea, lan digitaleko
fluxuarekin bateragarria den softwarearen bidez.
• Inprimatze-formak lortzea CTP sistemen bidez
(plantxarako/pantailarako/fotopolimerorako zuzeneko sistemen
bidez).
• Ilustrazio bektoriala egitea, produktu grafikoaren
erreprodukzio egokia lortzeko.
• Aurreinprimaketako materialak aplikatzea, produktu
grafikoa egiteko.
• Testu digitalizatua tipografikoki lantzea, zehaztapen
teknikoen arabera.
• Testu digital tratatua ortotipografikoki zuzentzea
eta formatu egokia sortzea.
• Elementu grafikoak maketatzea eta/edo orrikatzea,
jasotako materialaren eta lan-aginduaren arabera.
• Inprimatzearen azken ezaugarrietara edo
irteera-plataformara egokitzen den irteera-artxiboa sortzea (PDF
edo antzekoa).
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Aurreinprimaketako teknikaria.
• Testu-tratamenduko teknikaria.
• Irudi-tratamenduko teknikaria.
• Maketatzaile/Orrikatzaile digitala.
• Argitalpen elektronikotako/Multimedia-argitalpenetako
teknikaria.
• Fitxategi digitalen prestatzailea.
• Koloreen eskanista/espezialista.
• Inprimaketa digitaleko teknikaria.
• Plantxa bidezko ordenagailu filmazio-tresneriaren
operadorea (Computer To Plate-CTP).
• Pantaila bidezko ordenagailu filmazio-tresneriaren
operadorea (Computer To Screen-CTS).
• Fotopolimero bidezko ordenagailu
filmazio-tresneriaren operadorea (Computer To Photopolymer-CTP).
• Inprimaketa digitaleko teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek arte grafiko, prentsa, editorial,
komunikazio, publizitate, zerbitzu grafiko eta
multimedia-argitalpeneko enpresetan egiten du lan. Halaber, irudiak
digitalizatzeko atala, argitalpen elektronikoak egiteko atala,
testu- eta irudi-tratamenduko atala, orrikatze- eta
maketatze-atala, orrialdeak ezartzeko atala, inprimatzeko moduak
digitalean eskuratzeko atala eta inprimaketa digitaleko atala eduki
ditzakeen aurreinprimaketa digitaleko sail bat behar duten
enpresetako edozein produkzio-arlotan egin dezake lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Testu-tratamendua. (231 o.)
• Irudiaren tratamendua bit-mapan. (264 o.)
• Inprimatzeko moduaren ezarpen eta lorpen digitala.
(132 o.)
• Inprimaketa digitala. (147 o.)
• Orrikatzea. (189 o.)
• Aurreinprimaketako materialak identifikatzea. (132
o.)
• Argitalpen elektronikoak mihiztatzea. (198 o.)
• Ilustrazio bektoriala. (126 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak