Lanbide-arloak
Arte grafikoak - ARG
Heziketa-zikloak > Oinarrizko maila
Sartzeko baldintzak:
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.
Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.
2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.
a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.
3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.
a) 16 urte baino gehiago izatea.
b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Erreprografiako lanak tramitatzea, bezeroei arreta
eta aholkuak emateko eta dokumentazioa kudeatzeko ezarritako
prozedurak aplikatuta.
• Erreprodukziorako baimendutako jatorrizkoak eta
laginak egiaztatzea, horiek onartzeko edo, hala badagokio,
egokitzeko ezarritako irizpideak aplikatuta, betiere irudien eta
testuen digitalizaziorako eta tratamendurako berariazko aplikazioen
bitartez.
• Arte grafikoetako produkzioko eta erreprografiako
lanekin lotzen diren dokumentuak transmititzea, biltegiratzea eta
artxibatzea, betiere horien integritatea, artxibatzea eta
trazagarritasuna ziurtatzeko ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Oinarrizko erreprografiako aurrekontuak egitea eta
fakturak prestatzea, produktuen ezaugarrien arabera eta
lege-baldintzak betez.
• Lan-eremua egokitzea, arte grafikoetako produkzioko
eta erreprografiako eragiketetarako materialak antolatuta,
jarraibide teknikoen arabera.
• Arte grafikoetako produkzioko eta erreprografiako
tresneria eta materialak prestatzea, eta doitzeko, garbitzeko eta
mantentzeko eragiketak segurtasun-baldintzetan egitea.
• Dokumentuak erreproduzitzeko lanak egitea, beharrezko
kopuruan eta kalitatean, industria grafikoaren berariazko
tresneria, makina eta periferikoak erabilita, laneko jarraibideen
arabera.
• Produktu grafikoak maneiatzeko eta/edo amaitzeko
lanak zehaztapen teknikoen arabera egitea, eskuzko eragiketen eta
arte grafikoetako berariazko tresneriaren bidez, betiere ezarritako
kalitatea duten akaberak lortuz.
• Produktu grafikoak prestatzea -horiek biltegiratzeko,
banatzeko eta garraiatzeko-, eta, horretarako, ezarritako
baliabideak eta irizpideak erabiltzea.
• Materialen eta produktu grafiko amaituen edo
produkzio-prozesuan diren produktuen kalitatea egiaztatzeko eta
kontrolatzeko eragiketa osagarriak egitea, material eta produktu
horiek onartzeko ezarritako irizpideak aplikatuta.
• Ingurune fisikoarekin, sozialarekin, pertsonalarekin
eta produktiboarekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea,
eta, horretarako, arrazoitze zientifikoak, zientzia aplikatuek eta
gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea.
• Garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten ohiko
hainbat testuingurutan modu osasungarrian jardutea, giza
osasunerako ohitura eta eragin positiboak aztertuta.
• Ingurumena kontserbatzera zuzentzen diren jardunak
baloratzea eta ingurumenaren orekan eragina izan dezaketen ohiko
jardueren ondorioak bereiztea.
• Autoikaskuntzara zuzentzen den informazioa lortzea
eta komunikatzea, baita ingurune pertsonaleko, sozialeko eta
profesionaleko zenbait testuingurutan hura erabiltzera zuzentzen
dena, betiere eskura dauden baliabideen bitartez eta informazioaren
eta komunikazioaren teknologien berezko baliabideen bitartez.
• Kultura-aniztasunaren, ondare historiko eta
artistikoaren eta adierazpen kultural eta artistikoen aurrean
errespetuz eta sentsibilitatez jardutea, horien erabilera eta
gozamena aberastasun pertsonaleko eta sozialeko iturri gisa
baloratuta.
• Hainbat gizarte- edo lanbide-testuingurutan argi,
doitasunez eta jarioz komunikatzea, eskura dituen bitarteko, kanal
eta euskarrien bidez, eta, horretarako, gaztelaniaren eta,
hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko
berezko hizkuntza-baliabideak erabiltzea eta egokitzea.
• Laneko ohiko egoeretan zein ohiko egoera
pertsonaletan eta sozialetan, atzerriko hizkuntzako oinarrizko
hizkuntza-baliabideak erabilita komunikatzea.
• Eskura duen informazio historikoa eta geografikoa
abiapuntu izanik, gizarte garaikidearen gertakari eta fenomeno
bereizgarriei buruzko azalpen errazak ematea.
• Lan-jardueran aldaketa teknologikoek eta
antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzea eta,
horretarako, haren eskura dauden prestakuntza-eskaintzak erabiltzea
eta baliabideak aurkitzea, informazioaren eta komunikazioaren
teknologien bitartez.
• Bere autonomia- eta erantzukizun-mailaren berezko
zereginak betetzea, esleitzen zaion lanean kalitate- eta
eragimen-irizpideak erabilita, bakarka edo talde bateko kide gisa.
• Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan-esparruan
esku hartzen duten gainerako pertsonen autonomia eta konpetentzia
errespetatuta eta egindako lanaren kalitatean lagunduta.
• Lan-jarduerak egitean, laneko arriskuen
prebentziorako neurriak eta segurtasun-neurriak bere gain hartzea
eta betetzea, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak
saihestuz.
• Lanbide-jardueran eragina duten kalitate-arauak,
irisgarritasun unibertsaleko arauak eta guztientzako diseinurako
arauak betetzea.
• Izpiritu ekintzailearekin, ekimen pertsonalarekin eta
erantzukizunarekin jardutea bere lanbide-jarduerako prozedurak
hautatzean.
• Bere eskubideak baliatzea eta lanbide-jardueraren
ondoriozko betebeharrak betetzea -indarrean dagoen legeriaren
arabera-, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean modu
aktiboan parte hartzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Erreprografiako langilea.
• Erreprografiako akaberetako langilea.
• Erreprodukzio grafikoko makinetako eta tresneriako
teknikari laguntzailea.
• Industria grafikoko lantegiko laguntzailea.
• Produkzio grafikoko makinetako eta tresneriako
laguntzailea.
• Produkzio grafikoko makinetako eta tresneriako
laguntzailea.
• Paper, kartoi eta beste material batzuetako
manipulatuetako langilea.
• Paper, kartoi eta beste material batzuetako lanbide
osagarrietako langilea.
• Gigantografiako produktuen manipulatzailea.
• Industria grafikoko peoia.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek
lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu
guztietan ikasleak onartzeko: Arte grafikoak; Beira eta Zeramika;
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; Administrazioa eta
kudeaketa; eta Merkataritza eta marketina).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura egiten du lan askotariko
antolamendu-mailak eta maila teknologikoak dituzten industria
grafiko txiki, ertain edo handietako inprimatze, koadernatze,
manipulatu eta transformazioko sailetan. Horrez gain, bere kontura
egin dezake lan erreprografiako enpresa txikietan, edo besteren
kontura egin dezake lan arte grafikoetako enpresetan, zerbitzu
grafiko anitzeko enpresetan eta komunikazio grafikoko eta
ikus-komunikazioko enpresetan, baita edonolako erakundeko
berariazko erreprografia-sailetan ere. Oro har, lantalde batean
sartuko da, eta bere egitekoak jasotako jarraibideen arabera eta
arduradun baten zuzeneko gainbegiradapean egingo ditu.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Industria grafikoetan aplikatutako oinarrizko
informatika. (132 o.)
• Erreprografiako lanak. (132 o.)
• Erreprografiako akaberak eta produktu grafikoak
amaitzea. (132 o.)
• Biltegiko eragiketak industria grafikoetan. (99 o.)
• Produkzio grafikoko eragiketak. (132 o.)
• Industria grafikoetako manipulatuak. (120 o.)
• Bezeroentzako arreta. (72 o.)
• Inprimaketa, arte grafikoetako prozesuetan. (96h)
• Testuaren eta irudien tratamendua, maketaziorako.
(72h)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
• Enplegurako ibilbide pertsonala
• Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua
• Komunikazioa eta gizarte zientziak I
• Komunikazioa eta gizarte zientziak II
• Zientzia aplikatuak I
• Zientzia aplikatuak II
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Etiketak