Lanbide-arloak

Arte grafikoak - ARG

Heziketa-zikloak > Goi-maila

ARGITALPEN INPRIMATUEN ETA MULTIMEDIA ARGITALPENEN DISEINUKO ETA EDIZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Prozesu grafikoetan beharrezkoak diren materialak zehazteko, eta horien kontrola eta hornidura lan-fluxuaren arabera eta araudi teknikoaren arabera antolatzeko.
• Aurreinprimaketako prozesuak eta baliabideak kudeatzeko, produkzio-eskakizunen arabera.
• Prozesu grafikoek teknikoki erreproduzi ditzaketen proiektuak eta diseinuak sortzeko.
• Bezeroarenganako arreta-zerbitzua eta produktu grafikoen merkaturatzea kudeatzeko.
• Edizio-prozesuan kalitatea kudeatzeko, produkzioa planifikatuta.
• Argitalpen-produkzioa antolatzeko, eta, horretarako, aurrekontuak lantzeko eta prozesuaren dokumentazio teknikoa sortzeko.
• Prozesu grafikoen bidez erreproduzi daitezkeen ontziak eta enbalajeak proiektatzeko.
• Argitalpeneko multimedia-proiektuen diseinua eta plangintza definitzeko, horien eskakizunak eta beharrak aztertuta.
• Argitalpeneko multimedia-produktuak garatzeko eta argitaratzeko, produktuaren diseinua eta zehaztapenak aplikatuta.
• Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitatea, irisgarritasun unibertsala eta "guztientzako diseinua" kudeatzeko prozedurak ikuskatu eta aplikatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Diseinatzaile grafikoa.
• Multimedia-argitalpenen diseinatzailea.
• Ontzien eta enbalajeen diseinatzailea.
• Argitalpen-produkzioko teknikaria.
• Argitalpenerako laguntzailea.
• Aurreinprimaketako teknikaria.
• Produkzio grafikoaren kudeaketako teknikaria.
• Multimedia-produktuak garatzeko eta argitaratzeko teknikaria.
• Produktu grafikoak eta multimedia-produktuak merkaturatzeko teknikaria.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Titulua lortzen duten pertsonek argitaletxeetan, multimedia-argitalepeneko enpresetan, arte grafikoetako enpresetan, zerbitzu grafiko integraletako enpresetan eta komunikazio eta publizitateko enpresetan egiten dute lan. Era berean, beste enpresa batzuetan egin dezakete lan, hala nola ontzien eta enbalajeen egitura-diseinuko sekzioak dituzten «packaging» enpresetan (ontziak eta enbalajeak).

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Produkzio grafikoko materialak. (165 o.)
• Aurreinprimaketa digitaleko prozesuak antolatzea. (297 o.)
• Produktu grafikoak diseinatzea. (330 o.)
• Produktu grafikoak merkaturatzea eta bezeroei arreta ematea. (99 o.)
• Edizio-prozesuetako produkzioa kudeatzea. (100 o.)
• Argitalpen-produkzioa. (100 o.)
• Ontzien eta bilgarrien egiturazko diseinua. (60 o.)
• Multimedia argitalpen-proiektuak diseinatzea eta planifikatzea. (100 o.)
• Multimedia argitalpen-produktuak garatzea eta argitaratzea. (140 o.)
• Argitalpen inprimatuak eta multimedia-argitalpenak diseinatzeko eta editatzeko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika