Lanbide-arloak
Administrazioa eta kudeaketa - ADG
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Euskarri konbentzionalean eta informatikoan
informatzeko eta artxibatzeko sistemak administratzea,
segurtasun-baldintzetan eta kontrol-neurriak ezarrita.
• Atzerriko bi hizkuntzatan, gutxienez, ahoz eta
idatziz zehaztasunez komunikatzea.
• Zuzendaritzaren agenda eta komunikazioak antolatzea
eta kudeatzea, haren jarduera beste arlo edo antolakunde batzuekin
koordinatuta.
• Ekitaldien, bileren eta gainerako egintza
korporatiboen antolamendua kudeatzea, ezarritako protokoloak eta
arauak jarraituta.
• Enpresan harreman publikoetako zereginak garatzea,
beste barne- eta kanpo-instantzia batzuekin elkarlanean jardunda.
• Dokumentuen eta txostenen aurkezpenak egitea,
testuak, datuak eta grafikoak integratuta, eta horretarako
informatika-aplikazioak erabiltzea.
• Merkataritza, finantza, kontabilitate eta zergaren
arloetako oinarrizko administrazio-zereginak egitea, prozesu horien
ikuspegi global eta integratzailearekin.
• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo
kanpo-komunikazioak eta -dokumentuak bideratzea.
• Jasotako aginduak, lortutako informazioa eta/edo
hautemandako beharrak abiapuntu izanik, dokumentuak eta
komunikazioak lantzea.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzea,
erregistratzea eta artxibatzea, teknika egokien arabera eta
enpresan ezarritako parametroen arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zuzendaritzako laguntzailea.
• Laguntzaile pertsonala.
• Zuzendaritzako idazkaria.
• Despatxu eta bulegoetako laguntzailea.
• Laguntzaile juridikoa.
• Giza Baliabideetako sailetako laguntzailea.
• Administrazioetako eta organismo publikoetako
administrariak.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek zuzendari edo exekutibo baten edo batzuen
ondoan edo lan-talde baten ondoan (sail, proiektu, talde eta abar
baten ondoan) egingo du lan, gero eta internazionalizazio
handiagoko testuinguru batean. Zeregin, batik bat, interpertsonala,
antolamendukoa eta administratiboa du, eta gisa horretako
profesionalak izan ditzaketen orotariko antolakundeetan egin dezake
lan (estatuko enpresetan zein nazioartekoetan, elkarteetan,
gobernu-agentzietan, sektore publikoko edo pribatuko entitateetan,
bertakoetan zein nazioartekoetan).
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren
kudeaketa. (100 o.)
• Giza baliabideak eta erantzukizun sozial
korporatiboa. (99 o.)
• Bulegotika eta informazioaren prozesua. (231 o.)
• Merkataritza-jardueraren prozesu integrala. (231 o.)
• Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta. (198 o.)
• Ingelesa. (132 o.)
• Atzerriko bigarren hizkuntza. (120 o.)
• Enpresa-protokoloa. (120 o.)
• Enpresa-ekitaldien antolamendua. (140 o.)
• Informazioaren kudeaketa aurreratua. (120 o.)
• Zuzendaritzari laguntzeko proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak