Lanbide-arloak

Administrazioa eta kudeaketa - ADG

Heziketa-zikloak > Goi-maila

ZUZENDARITZARI LAGUNTZA EMATEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Euskarri konbentzionalean eta informatikoan informatzeko eta artxibatzeko sistemak administratzea, segurtasun-baldintzetan eta kontrol-neurriak ezarrita.
• Atzerriko bi hizkuntzatan, gutxienez, ahoz eta idatziz zehaztasunez komunikatzea.
• Zuzendaritzaren agenda eta komunikazioak antolatzea eta kudeatzea, haren jarduera beste arlo edo antolakunde batzuekin koordinatuta.
• Ekitaldien, bileren eta gainerako egintza korporatiboen antolamendua kudeatzea, ezarritako protokoloak eta arauak jarraituta.
• Enpresan harreman publikoetako zereginak garatzea, beste barne- eta kanpo-instantzia batzuekin elkarlanean jardunda.
• Dokumentuen eta txostenen aurkezpenak egitea, testuak, datuak eta grafikoak integratuta, eta horretarako informatika-aplikazioak erabiltzea.
• Merkataritza, finantza, kontabilitate eta zergaren arloetako oinarrizko administrazio-zereginak egitea, prozesu horien ikuspegi global eta integratzailearekin.
• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak eta -dokumentuak bideratzea.
• Jasotako aginduak, lortutako informazioa eta/edo hautemandako beharrak abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzea.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzea, erregistratzea eta artxibatzea, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zuzendaritzako laguntzailea.
• Laguntzaile pertsonala.
• Zuzendaritzako idazkaria.
• Despatxu eta bulegoetako laguntzailea.
• Laguntzaile juridikoa.
• Giza Baliabideetako sailetako laguntzailea.
• Administrazioetako eta organismo publikoetako administrariak.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek zuzendari edo exekutibo baten edo batzuen ondoan edo lan-talde baten ondoan (sail, proiektu, talde eta abar baten ondoan) egingo du lan, gero eta internazionalizazio handiagoko testuinguru batean. Zeregin, batik bat, interpertsonala, antolamendukoa eta administratiboa du, eta gisa horretako profesionalak izan ditzaketen orotariko antolakundeetan egin dezake lan (estatuko enpresetan zein nazioartekoetan, elkarteetan, gobernu-agentzietan, sektore publikoko edo pribatuko entitateetan, bertakoetan zein nazioartekoetan).

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa. (100 o.)
• Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa. (99 o.)
• Bulegotika eta informazioaren prozesua. (231 o.)
• Merkataritza-jardueraren prozesu integrala. (231 o.)
• Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta. (198 o.)
• Ingelesa. (132 o.)
• Atzerriko bigarren hizkuntza. (120 o.)
• Enpresa-protokoloa. (120 o.)
• Enpresa-ekitaldien antolamendua. (140 o.)
• Informazioaren kudeaketa aurreratua. (120 o.)
• Zuzendaritzari laguntzeko proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies