Lanbide-arloak

Administrazioa eta kudeaketa - ADG

Heziketa-zikloak > Oinarrizko maila

ADMINISTRAZIO ZERBITZUETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

     a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
     b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
     c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.

Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.

2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
     b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
     c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.

3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) 16 urte baino gehiago izatea.
     b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.

 

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Informatika-tresneria eta -aplikazioak prestatzea, datuak eta testuak grabatzeko, tratatzeko, eta inprimatzeko, eta tresnerien eta aplikazioen funtzionamendua ziurtatzea.
• Dokumentuak lantzea eta, horretarako, aplikazio-testuinguruaren araberako hizkuntza zientifikoa eta baliabide grafikoak eta azalpenekoak erabiltzea, konfidentzialtasuna ziurtatzea eta informatika-aplikazioak erabiltzea.
• Informazioa eta dokumentazioa biltegiratzeko eta artxibatzeko oinarrizko zereginak egitea, euskarri digitalean zein konbentzionalean, betiere ezarritako protokoloen arabera.
• Dokumentuen oinarrizko erreprografiako eta koadernazioko lanak egitea, ezarritako kalitate-irizpideen arabera.
• Barneko edo kanpoko korrespondentzia eta paketeak tramitatzea, ezarritako bitartekoak eta irizpideak erabilita.
• Diruzaintzako oinarrizko eragiketak egitea, kasuak kasu egokiak diren dokumentuak erabilita.
• Bulegoko materialaren biltegia mantentzeko oinarrizko zereginak egitea, eta gutxieneko izakin-maila ziurtatuko duten eskariak prestatzea.
• Bezeroari arreta ematea, eta horretarako, kortesia-arauak erabiltzea eta haren beharrak behar bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea.
• Lanbide-jarduerak garatzean, ezarritako segurtasun-prozedurak aplikatzea, pertsonen eta instalazioen gainean kalteak sortzea saihestuta.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan  komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Bulegoko laguntzailea.
• Zerbitzu orokorretako laguntzailea.
• Artxibategiko laguntzailea.
• Mandataria.
• Informazioko laguntzailea.
• Informazio-zerbitzu zentraletako telefonista.
• Korrespondentziaren sailkatzailea eta/edo banatzailea.
• Datuen grabatzailea eta egiaztatzailea.
• Digitalizazioko laguntzailea.
• Dokumentuen saileko langilea.
• Salmentako laguntzailea.
• Saltokiko saltzailearen laguntzailea.
• Kobratze-langilea edo kutxazaina.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Administrazioa eta kudeaketa; Merkataritza eta marketina; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; Beira eta zeramika; eta Arte grafikoak).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek besteren kontura egiten du lan edozein motatako enpresetako edo erakunde pribatu edo publikoetako zentroetan, bulegoetan, langeletan eta administrazio- edo merkataritza-sailetan, eta produkzio-sektore guztietan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Datuen tratamendu informatikoa. (198 o.)
• Bulegotikako oinarrizko aplikazioak. (165 o.)
• Oinarrizko administrazio-teknikak. (198 o.)
• Artxibatzea eta komunikazioa. (120 o.)
• Bezeroen arreta. (66 o.)
• Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea. (72 o.)
• Merkataritza-prozesuko administrazio-teknikak. (96 o.)
• Diruzaintzako oinarrizko teknikak. (72 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika