Lanbide-arloak
Administrazioa eta kudeaketa - ADG
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Administrazio-laguntzako jarduerak egitea lanaren,
kontabilitatearen, merkataritzaren, finantzen eta zergen alorrean,
eta bezeroari/erabiltzaileari arreta ematea, enpresa publikoetan
zein enpresa pribatuetan, betiere indarrean dagoen araudia eta
kalitate-protokoloak aplikatuz, bezeroaren gogobetetasuna ziurtatuz
eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen
arabera jardunez.
Profesional hau gai izango da:
• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo
kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzeko.
• Jasotako aginduak edo lortutako informazioa abiapuntu
izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzeko.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzeko,
erregistratzeko eta artxibatzeko, teknika egokien arabera eta
enpresan ezarritako parametroen arabera.
• Enpresaren operatiboari dagokion
euskarri-dokumentazioa kontabilitate-mailan erregistratzeko,
betiere segurtasun eta kalitateko baldintzetan.
• Diruzaintzako administrazio-kudeaketak egiteko
gerentziak ezarritako arauei eta protokoloei jarraituz,
antolakundearen likideziari eustearren.
• Enpresaren giza baliabideen hautespen- eta
prestakuntza-arloetako administrazio-kudeaketak egiteko, indarrean
dagoen araudia eta enpresa-politika kontuan izanik eta saileko
goi-arduradunaren gainbegiratupean.
• Enpresaren lan-kudeaketaren arloan
administrazio-laguntza emateko, indarrean dagoen araudia betez eta
saileko goi-arduradunaren gainbegiratupean.
• Merkataritza-jardueraren administrazio-kudeaketak
egiteko, eta ondoriozko zerga-betebehar jakin batzuen
euskarri-dokumentazioa erregistratzeko.
• Administrazioaren eta merkataritzaren esparruan
bezeroari/erabiltzaileari arreta emateko jarduerak betetzeko,
enpresaren/erakundearen irudiarekin lotzen diren eta ezartzen diren
kalitate-mailak ziurtatuz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Administrari laguntzailea.
• Bulegoko laguntzailea.
• Kobrantza eta ordainketetako administrari
laguntzailea.
• Merkataritzako administraria.
• Langileen kudeaketako administrari laguntzailea.
• Herri-administrazioetako administrari laguntzailea.
• Harreragilea.
• Bezeroen arretarako enplegatua.
• Diruzaintzako enplegatua.
• Ordainbideetako enplegatua.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek herri-administrazioetan zein edozein
jarduera-sektoretako eta, batik bat, zerbitzu-sektoreko enpresa
txikietan, ertainetan edo handietan egingo du lan.
Administrazio-laguntza eskainiko du enpresa eta erakunde horietako
administrazio eta kudeaketako zereginetan, eta arreta emango die
bezeroei eta herritarrei.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta. (165
o.)
• Salerosketako administrazio-eragiketak. (132 o.)
• Enpresa eta Administrazioa. (105 o.)
• Informazioaren informatika-tratamendua. (264 o.)
• Kontabilitate-teknika. (132 o.)
• Giza baliabideetako administrazio-eragiketak. (132
o.)
• Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua. (105 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Enpresa ikasgelan. (168 o.)
• Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak. (147
o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (105 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak