Lanbide-arloak
Administrazioa eta kudeaketa - ADG
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo
kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzea.
• Jasotako aginduak, lortutako informazioa eta/edo
hautemandako beharrak abiapuntu izanik, dokumentuak eta
komunikazioak lantzea.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzea,
erregistratzea eta artxibatzea, teknika egokien arabera eta
enpresan ezarritako parametroen arabera.
• Enpresaren administrazio-izapideen prozesuak
kudeatzea, merkataritzaren, finantzaren, kontabilitatearen eta
zergen arloetan, betiere horien ikuspegi integratzailearekin.
• Enpresaren kontabilitate-kudeaketa eta kudeaketa
fiskala egitea, administrazio-prozesuen eta -prozeduren arabera eta
indarrean dagoen araudia aplikatuta, segurtasun- eta
kalitate-baldintzetan.
• Diruzaintzako kudeaketa, finantza-baliabideen lorpena
eta inbertsio-proiektuen bideragarritasunari buruzko azterlana
gainbegiratzea, ezarritako arauei eta protokoloei jarraituta.
• Enpresako langileen administrazio-kudeaketa
antolatzea eta gainbegiratzea, indarrean dagoen lan-araudira eta
ezarritako protokoloetara egokituta.
• Merkataritza-prozesuen administrazio-kudeaketa
egitea, eta, horretarako, dokumentazio-zereginak egitea, baita
hornitzaileekin negoziatzeko jarduerak, aholkularitza-jarduerak eta
bezeroekin harremanetan izateko jarduerak ere.
• Dokumentuak organismoetan eta administrazio
publikoetan aurkeztean administrazio-kudeaketak finkatutako epean
eta moduan egitea eta bideratzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer
egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Bulegoko administraria.
• Merkataritzako administraria.
• Finantza-administraria.
• Kontabilitate-administraria.
• Logistika-administraria.
• Banku eta aseguruetako administraria.
• Giza baliabideetako administraria.
• Administrazio publikoko administraria.
• Aholkularitza juridiko edo fiskaletako edo
kontabilitate- edo lan-aholkularitzetako, edo gestorietako
administraria.
• Kobrantzen kudeaketako teknikaria.
• Bezeroenganako arretako arduraduna.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek enpresa handietan, ertainetan eta
txikietan egingo du lan -edozein jarduera-sektoretan, baina batez
ere zerbitzu-sektorekoetan-, baita administrazio publikoetan ere.
Enpresa eta erakunde horietan, administrazio-zereginak egiten ditu
lanaren, merkataritzaren, kontabilitatearen eta zergen arloko
kudeaketan eta aholkularitzan. Zerbitzua eta arreta eskaintzen die
bezeroei eta hiritarrei, administrazio-izapideak egiten ditu
administrazio publikoekin, eta enpresaren artxiboa eta
komunikazioak kudeatzen ditu.
Norberaren konturako langileak izan daitezke, norberaren
enpresaren kudeaketa eginez edo jarduera ekonomiko baten jardun
librearen bitartez, hala nola finantza-aholkularitza batean,
lan-aholkularitza batean edo proiektu-estudio batean.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren
kudeaketa. (100 o.)
• Giza baliabideak eta erantzukizun sozial
korporatiboa. (99 o.)
• Bulegotika eta informazioaren prozesua. (231 o.)
• Merkataritza-jardueraren prozesu integrala. (198 o.)
• Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta. (132 o.)
• Ingelesa. (132 o.)
• Giza baliabideen kudeaketa. (99 o.)
• Finantza-kudeaketa. (120 o.)
• Kontabilitatea eta fiskalitatea. (180 o.)
• Logistikako eta merkataritzako kudeaketa. (80 o.)
• Enpresa-simulazioa. (120 o.)
• Administrazio- eta finantza-proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak